Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribiak 21'79 milioi euroko aurrekontua izango du 2019rako

Bost ordu t’erdiz luzatu den 2019ko aurrekontuak onartzeko plenoak 21.798.867 milioi euroko aurrekontua onartu egin du EAJren aldeko botuekin, EH BILDU eta PSE-EEren abstentzioekin eta ABOTSANITZ eta PP alderdien aurkako bozkarekin.. Bertan izan dira Udalean ordezkatuak dauden bost alderdi politikoetako 17 zinegotziak.

2018·11·29


Bost ordu t’erdiz luzatu den 2019ko aurrekontuak onartzeko plenoak 21.798.867 milioi euroko aurrekontua onartu egin du  EAJren aldeko botuekin, EH BILDU eta PSE-EEren abstentzioekin eta ABOTSANITZ eta PP alderdien aurkako bozkarekin.. Bertan izan dira Udalean ordezkatuak dauden bost alderdi politikoetako 17 zinegotziak.

Txomin Sagarzazu Alkateak Gobernu Taldearen proposamena defentatu du. “Udalaren egoera ekonomikoa ona dela esan nahi dut hasteko, sarrerak gastuak baina gehiago dira eta horrek inbertsioak egiteko gaitasuna ematen digu gure aurrezkietatik tirata. Udal tasa eta zergak ez ditugu 5. urtez segidan igo, eta ez gaude inorrekin zorretan”.

“Nahiz eta ez ditugun tasak eta zergak bosgarrenez igo, gastuak %4’86 igoko dira aurten. Pertsonal gastuetan igoera %6’60koa da, gastu korrentea %12koa eta transferentzia arruntena %2’6. Inbertsioetarako orain 478.387 euro bideratuko ditugu, eta aurrekontuaren likidazioa egindakoan, beste 3.990.830 euro” gehitu du Sagarzazuk

Ondoren, ABOTSANITZ eta PP alderdiek aurkeztutako osoko emendakinak bozkatu dira. Ez dira onartuak izan. ABOTSANITZek aurkeztutakoa bere, EH BILDU eta PP-ren aldeko botua jaso du. PSE-EEren abstentzioa eta EAJren aurkakoa. Aldiz, PP-k aurkeztutakoak, bere zein ABOTSANITZen aldeko botoa jaso du, EH BILDU eta PSE-EEren abstentzioa eta EAJren aurkakoa.

17 emendakin onartu dira

Oposizioko alderdiek denetara 109 emendakin aurkeztu dituzte, ia 13 milioi euroko kopuruarekin. PSE-EE alderdiari 209.000 euroko kopuruaren truke 10 mozio onartu dira, EH BILDUri beste 86.000 euroren truke 5 mozio, eta ABOTSANITZ taldeari 10.500 eurogatik beste bi. Denetara 305.500 euro.

ABOTSANITZek aurkako botoa eman du. “Aurrekontuetan dauden datuak ez dira egi izango. Aurreikuspenek eta kontu likidazioek ez dute bat egiten inoiz. Aurreztu egiten da eta gero ez da gastateko gai Udala. Gure proposamenak intentzio onenekin eginda daude, era eraikitzailean, eta gero ikusi dugu Gobernu Taldeak ez duela hala hartu”.

EH BILDUk abstentzioa erabaki du. “Urteroko aurrekontuak dira, langilegoan falta handia dago, lan gehiegi kaleratzen dira. Partehartze prozesu baten falta botatzen dugu. Halere, negoziaziorako borondatea nabaritu dugu aurten Gobernu Taldean eta ia hala den ere datozen ekitaldietan”.

PSE-EEk abstentzioa erabaki du. “Urteroko aurrekontuaren oso antzekoa da. Gabezi handiak ditu langilegoan adibidez, eta gizarte aldetik ere. Negoziatzeko prest agertu gera, eta ongi ikusten dugu ere Minibusa edota Mendelu auzoan lan bat egitea ongi ikusten dugu, baita Memoria Historikoan lanean jarraitzea ere. Negoziaziorako giroa egon da”

PPk aurka bozkatu du. “Ez dut ikusten Gobernu Taldearen aldetik dauzkagun arazo garrantzitsuei aurre egiteko jarrerarik. Ez zen nere asmoa osoko emendakin bat egitea, baina ez dut beste aukerarik. Ez ditut emendakin partzialak aurkeztu aurreko urteetan onartutakoak ez baitira bete”.

Beste zenbait punturen artean, Hiri Bizikidetzari, ondasun publikoak errespetatzeari eta garbitasuna, okupazioa eta eremu publikoa araupetzeari buruzko ordenantza onartu da. EAJk eta PP alderdiek alde bozkatu dute, abstentzioa PSE-EE alderdiak, eta aurkako bozka EH BILDUk. ABOTSANITZek ez du parte hartu azken orduko aldaketen zilegitasunarekin dudak edukita.