Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribiak 2020rako hiriko irudiekin osatutako egutegia argitaratu du

Ale bat nahi dutenek, Javier Ugarte kalean dagoen BAZ-era hurbildu beharko dira bihartik aurrera eta berea eskatu.

2020·01·09


Hondarribiko Udalak hiriko argazkiekin ilustratutako 2020rako egutegia argitaratu du. Guztira 3.000 ale inprimatu dira, eta doan banatuko dituzte herritarren artean. Ale bat nahi dutenek, Javier Ugarte kalean dagoen BAZ-era hurbildu beharko dira bihartik aurrera eta berea eskatu.
 
Udalak egutegi bat argitaratzen duen lehen aldia da. Maria Serrano Turismo eta Merkataritza zinegotziak adierazi duenez, ‘hemendik aurrera urtero bat editatzea da asmoa, nahi duen orok berea doan eskuratu ahal izan dezan'. Oraingo honetan, 'Hondarribia' izan da aukeratutako gaia eta Udalak erabaki ditu argazkiak. “Urtarrila, uztaila eta iraileko argzakiak Estitxu Ortalaiz argazkilariak laga ditu. Apirilekoa berriz Floren Portu argazkilariak. Gainontzekoak Udalaren argazkiak dira”. Gehitu du Serranok. 


Halaber, datorren urteari begira, 'helburua da 2021eko ediziorako herritarren argazkiak aukeratzea. Gai konkretu bat aukeratu eta urria aldera lehiaketaren deialdia egingo dugu’ esan du zinegotziak.