Gaurkotasuna

Atzealdea

Ostegun eta ostiralean Hondarribian kunikulturari buruzko estatu mailako 41. sinposioa egingo da

Itsas Etxea Auditoriumean hilaren 12an eta 13an –ostegunean eta ostiralean- kunikultura (untxi hazkuntza) gaiari buruzko sinposioa izango da; kunikultura berez untxien haragi eta produktuak baliatzeko prozesua da, untxi-hazkuntza, alegia.

2016·04·09


Ekitaldia Euskal Herriko Kunikultore Federazioak eta “Asociación Española de Cunicultura” elkarteak (ASESCU) antolatzen dute. Maria Serrano Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotziak esan duenez, “gure helburua, Itsas Etxea Auditoriuma eta Kultur Etxea, kultur ekitaldietarako erabiltzeaz gain, kongresu desberdinetarako egoitza izatea da. Eraikinen funtzionaltasunean eragiten du eta horrek hirian ondorioak ekartzen ditu, kasu honetan etorriko diren ia 200 pertsonek Hondarribiko ostalaritzan eta bertako ekonomian eragina izango dutelako”.

Kunikulturari buruzko berrogeita batgarren ekitaldi honen xedea Euskal Herrian Kunikulturaren errealitatea azaltzea da, eta halaber topaketa gunea izatea kunikultore, teknikari, komertzial, enpresa, irakasle eta ikertzaileentzat Espainian kunikulturaren alorrak duen egoera aztertzeko eta aldi berean eszenatokia izateko, aurreko Sinposiotik gai honetan izan diren ikerketa aurrerapenak eta garapen teknologikoa aurkezteko.

ASESCUren 41. Sinposioak, gainera, elkartearen 40. Urteurrena omentzeko balioko du, Elkartea 1976 rtean sortu baitzen.