Gaurkotasuna

Atzealdea

Arraunaren inguruko festarako prest dago Hondarribia

Hondarribiko XXIX.Ikurriña-Mapfre Sari Nagusia egongo da jokoan larunbatean, abuztuaren 20an.

2016·08·17


San Miguel Ligako lehia ikusgarria hartuko du Hondarribiak. Baina urtero bezala, Hondarribia Arraun Elkarteak eta Hondarribiko Udalak egitarau zabala antolatu dute, beste zenbait elkarteren laguntzarekin.

Arraun Eguneko jarduerak larunbatean izango dira bakarrik, aurten ez baita “B” traineruaren eta emakumezkoen estropadarik egongo, ekainean jokatu baitziren Hondarribiko uretan.

Dena den, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak azpimarratu du ekimen erakargarri gehiago ere egongo direla herrian: “Estropada ardatz hartuta, Hondarribian egun edo asteburu ederra pasatzeko aukera egongo da”.

Ondorengoa izango da egitaraua:

  • 10.00: Suziri jaurtiketa.
  • 10.30: ‘Estropadak’VII. Margo Lehiaketa KLINK Elkarteak antolatua, San Pedro kalean.
  • 11.00: ABIYUAN txaranga Hiriko kaleetan zehar ibiliko da, Alde Zaharretik aterata.
  • 12.30: IZUGARRIA Erraldoi eta Buruhandiak Hiriko Kaleetan zehar ibiliko dira.
  • 16.30: San Pedro kaletik estropada eremura arte Kalejira ABIYUAN txaranga eta zale guztiekin.
  • 17:30: “HONDARRIBIKO XIX. BANDERA – MAPFRE SARI NAGUSIA”, San Miguel Liga.
  • 20.00- 22.00: Abiyuan fanfarrea Portuko kaleetan zehar ariko da.
  • 21.00- 01:00ak arte DJ KANUren emanaldia Arrantzale Auzoan.