Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribia prest dago Aste Santurako

Pasa den asteburutik turista mugimendu handia dago hirian, Ostiral Santuko prozesioa nagusi den eskaintzan

2017·04·11


Aste Santurako prest da Hondarribia. Asteburutik turista ugari dabil herriko kaleetan eta nabari da ARMA PLAZAko informazio puntuan. Herrian Aste Santuko ekintza nagusia Ostiral Santuko prozesioa izaten da, baita igandeko Jaungoiko Hartzaileen erorrera eta Ttopara ekitaldia, beste hainbat erakargarritasunekin batera.

“Azken urteotako datuak kontutan izanda” dio Maria Serranok, Turismo zinegotziak, “badirudi egunotan gure artean dauden turista gehienak Euskadi, Katalunia, Madril, Aragoi, Gaztela-Leon eta Frantziatik etorriko direla. Iaz Aste Santuan 3.269 pertsona  igaro ziren ARMA PLAZAtik. Datuen eboluzioa ikusita gora egingo dutela dirudi”.

“ARMA PLAZAko bulegoa astelehenetik igandera irekitzen da, eta ez da eguerditan isten. Aste Santuko egunetan, goizeko 10:00etatik 19:00ak arte etengabe irekita egongo da, igandea barne. Hainbat bisita gidatu egingo dira aste osoan zehar, goizeko 11:30, 13:00 eta 16:30ean, ostiral arratsaldea izan ezik, prozesioa egongo baita. Hirigune historikoa eta Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokia izango dira bisiten protagonistak” gehitu du Serranok.

Hortaz gain, ostirala eta larunbatean, Tren Berdeak funtzionatuko du Hondarribian, goizeko 11:00, 12:00 eta 13:00etan Javier Ugarte kaletik. Hortaz gain, Guadalupeko Gotorlekura bisita gidatuak egongo dira goizeko 11:00etan ostirala, larunbata eta igandean. Informazio gehiagorako, 943643677 edo info@armaplaza.eus

Zenbait ekitaldi ostiralean

Ostiral Santuan, arratsaldeko prozesioaz gain, goizeko 9:00tan, Gurutze Bidea egingo da Hondarribian. Errandoneatik abiatuta, Kalbariotik joanda Guadaluperaino joango da prozesioa.

Arratsaldeko prozesiorako ibilbidea hauxe izango da: Parrokiatik irten, Kale Nagusia jaitsi, eskubira egin Murruan eta handik Leiba Generala kalera heldu. Handik Denda kalera egingo du, gero ezkerretara Juan Laborda kalera (Kultur Etxearen aurretik) egingo du prozesioak, handik San Nikolas kalera heldu eta Parrokian amaitzeko.

Prozesioaren egunean, arratsaldeko 16:00tatik aurrera Alde Zaharrerako sarrera eta irteera trafikoa itxita egongo da.