Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribia prest Aste Santurako eguraldi txarrari begira

Aste Santurako prest da Hondarribia. Asteburutik turista ugari dabil herriko kaleetan eta nabari da ARMA PLAZAko informazio puntuan.

2018·03·26


Aste Santurako prest da Hondarribia. Asteburutik turista ugari dabil herriko kaleetan eta nabari da ARMA PLAZAko informazio puntuan. Herrian Aste Santuko ekintza nagusia Ostiral Santuko prozesioa izaten da, baita igandeko Jaungoiko Hartzaileen erorrera eta Ttopara ekitaldia, Hondarribiak dauzkan beste hainbat erakargarritasunekin batera.

“Azken urteotako datuak kontutan izanda” dio Maria Serranok, Turismo zinegotziak, “badirudi egunotan gure artean dauden turista gehienak Euskadi, Katalunia, Madril, Aragoi, Gaztela-Leoi eta Frantziatik etorriko direla. Iaz Aste Santuan 3.547 pertsona  igaro ziren ARMA PLAZAtik. Azken urteetako datuen eboluzioa ikusita gora egingo dutela dirudi, baina eguraldia oso faktore garrantzitsua da, eta ikusi behar zer nolako ondorioak uzten dituen”.

“ARMA PLAZAko bulegoa astelehenetik igandera irekitzen da, eta ez da eguerditan isten. Aste Santuko egunetan, goizeko 10:00etatik 19:00ak arte etengabe irekita egongo da, igandea barne. Larunbatetik hasi eta datorren apirilaren 8 arte, 42 bisita gidatu egingo dira, goizeko 11:30, 13:30 eta 16:30ean, ostiral arratsaldea izan ezik, prozesioa egongo baita. Hirigune historikoa, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokia, Carlos V gaztelua eta Portua auzoa izango dira bisiten protagonistak” gehitu du Serranok.

Zenbait ekitaldi ostiralean

Ostiral Santuan, arratsaldeko prozesioaz gain, goizeko 10:00tan, Gurutze Bidea egingo da Hondarribian. Errandoneatik abiatuta, Kalbariotik joanda Guadaluperaino joango da prozesioa.

Arratsaldeko prozesiorako ibilbidea hauxe izango da: Parrokiatik irten, Kale Nagusia jaitsi, eskubira egin Murruan eta handik Leiba Generala kalera heldu. Handik Denda kalera egingo du, gero ezkerretara Juan Laborda kalera (Kultur Etxearen aurretik) egingo du prozesioak, handik San Nikolas kalera heldu eta Parrokian amaitzeko.

Prozesioaren egunean, arratsaldeko 16:00tatik aurrera Alde Zaharrerako sarrera eta irteera trafikoa itxita egongo da.