Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea

Hondarribia Marrazten

Hondarribia marrazteko eguna, larunbatean
27 MAI
Merkataritza eta Turismoa | Kultura

CREACITY proiektuaren barruan Hondarribiko Udalak zenbait jarduera antolatzen ditu izen handiko 6 marrazkilariren marrazkietan oinarrituta. Larunbata honetarako Hondarribia marrazteko eguna antolatu da. Gogoratu behar da marrazkilariek Baiona, Pamplona-Iruñea eta Hondarribia hiriak bisitatu zituztela pasa den urteko urrian.

Jarduera horiek honakoak dira:

  • Marrazki erakusketa: 6 marrazkilariek hiru hirietan egindako marrazkien erakusketa, ARMA PLAZAn. 2. Solairuan, maiatzaren 27tik ekainaren 4a arte.
  • Marrazki tailerra Inma Serrano eta Luis Ruízen eskutik Larunbata, maiatzaren 27a. 10:00etatik 13:30era; helduentzat bakarrik, gehienez ere 30 izen-emate. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.
  • Hondarribia marrazteko ibilaldia, Inma Serrano eta Luis Ruízen eskutik Larunbata, maiatzak 27, 16:30etik, 17:00etara, helduak, eta haurrak helduekin etorriz gero. Izen-emate kopurua mugarik gabe.

Hitzordua ARMA PLAZAn izango da, larunbatean hilak 27, eta izen-emateak Udaleko BAZ zerbitzuan egin behar dira, 943 111 213 telefonora deituta, edo korreo bidez: udala@hondarribia.eus

Bertaratzen direnek, haien margo-materiala eraman beharko dute: A5 Koadernoa (150 gr-ko granajea gutxienez), arkatza, errotuladorea eta akuarelak. Bi jarduerak dohainik dira. Datozen hilabeteetan jarduera horiek Iruñea eta Baionan ere egingo dira.

 

Informazio gehiago

 

Dokumentuak deskargatu

Programa osoa