Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribia marrazteko jardunaldia datorren larunbatean

Creacity proiektuaren barnean, goiz eta arratsaldez gure hiria marrazteko aukera paregabea egongo da

2017·05·23


CREACITY proiektuaren barruan Hondarribiko Udalak zenbait jarduera antolatzen ditu  izen handiko 6 marrazkilariren marrazkietan oinarrituta. Larunbata honetarako Hondarribia marrazteko eguna antolatu da. Gogoratu behar da marrazkilariek Baiona, Pamplona-Iruñea eta Hondarribia hiriak bisitatu zituztela pasa den urteko urrian.

Jarduera horiek honakoak dira:

  • Marrazki erakusketa: 6 marrazkilariek hiru hirietan egindako marrazkien erakusketa, ARMA PLAZAn.  2. Solairuan, maiatzaren 27tik ekainaren 4a arte.
  • Marrazki tailerra Inma Serrano eta Luis Ruízen eskutik Larunbata, maiatzaren 27a. 10:00etatik 13:30era; helduentzat bakarrik, gehienez ere 30 izen-emate.  Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.
  • Hondarribia marrazteko ibilaldia, Inma Serrano eta Luis Ruízen eskutik Larunbata, maiatzak 27, 16:30etik, 17:00etara, helduak, eta haurrak helduekin etorriz gero.   Izen-emate kopurua mugarik gabe.

Hitzordua ARMA PLAZAn izango da, larunbatean hilak 27, eta izen-emateak Udaleko BAZ zerbitzuan egin behar dira, 943 111 213 telefonora deituta, edo korreo bidez: udala@hondarraibia.eus  

Bertaratzen direnek, haien margo-materiala eraman beharko dute:  A5 Koadernoa  (150 gr-ko  granajea gutxienez), arkatza, errotuladorea eta akuarelak. Bi jarduerak dohainik dira. Datozen hilabeteetan jarduera horiek Pamplona-Iruñea eta Baionan ere egingo dira.

Proiektuaren funtsa zera da, gotor ondarea duten hiru hirien gotorlekuetan oinarritutako produktu turistiko eta kulturala sortzea, Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 14-20) Mugaz gaindiko Lankidetza Programaren esparruan.