Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribia FITUR azokan izan da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

Hondarribia Madrilen ospatzen ari den FITUR Turismoko Nazioarteko Azokan izan da Txomin Sagarzazu Alkatearekin. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente izaki, atzo bertan egin zen hiri guztien arteko asanblada, eta besteak beste, Salamankako probintzian dagoen Ciudad Rodrigo sarera batzea onartu zuten.

2018·01·19


Hondarribia Madrilen ospatzen den FITUR Turismoko Nazioarteko Azokan izan da Txomin Sagarzazu Alkatearekin. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente izaki, atzo bertan egin zen hiri guztien arteko asanblada, eta besteak beste, Salamankako probintzian dagoen Ciudad Rodrigo sarera batzea onartu zuten.

“Atzoko jardunaldiaren oso balorazio positiboa egin behar dut’ dio Txomin Sagarzazuk. “Asanbladan 2017ko gastuak onartu genituen, aurtengo aurrekontua ere, eta hortaz gain, sarean kide berri bat sartzea onartu genuen ahobetez, Ciudad Rodrigo hain zuzen ere”.

Salamankako probintziaren hegoaldean Portugaldik oso hurbil, Ciudad Rodrigon turismo mota desberdinak egin daitezke. Kultura aldetik oso aberatsa da, ondare aldetik oso aberatsa da eta kultur jardunean ere zeresan handia du, batez ere antzerki, musika, monologo eta gaueko ibilbideak aipatu behar direlarik.

Hiriko Aste Santuak ospe handia dauka eta ibilbide tematiko desberdinen etapa da Ciudad Rodrigo, adibidez Done Jakue bidea, Frantziskotarra, Fatima eta Guadalupekoa.

Pintxo lehiaketa Olivenzan

Hortaz gain, “2017ko azaroan Guardian egin zen Erdi Aroko Pintxo eta Tapa ekimenaren balorazio bikaina egin genuen eta jarraian, aurtengo edizioa Olivenzan egitea erabaki zen. Data zehatza oraindik ez dago finkatuta, baina ia ziur esan dezakegu azaroan zehar egingo dela”.

“Azkenik, Euskadik FITUR azokan daukan standean, Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak antolatzen duen ‘Erdi Aroa lasterka’ izeneko ekimena aurkeztu genuen. Aurten bigarren edizioa du, eta gure ustez, alde batetik kirola eta bestetik parte hartzen dugun hiri guztiok daukagun pintxo eta altxor gastronomikoak uztartzea balio gehigarri bat ematen diola ziur gaude” dio Txomin Sagarzazuk.