Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribia FITUR azokara joango da bihar Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

Hondarribia Madrilen ospatzen den Turismoko Nazioarteko Azokara (FITUR) joango da bihar. Azoka gaur hasi eta igandean amaituko da.

2018·01·17


Hondarribia Madrilen ospatzen den Turismoko Nazioarteko Azokara (FITUR) joango da bihar. Azoka  gaur hasi eta igandean amaituko da.

Txomin Sagarzazu Alkatea bertan izango da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente moduan. Sareak ohiko asanblada ospatuko du 15:30ean, eta ordu bete beranduago ez ohiko asanblada. Bertan, azaroan Guardian egin zen Erdi Aroko Pintxo eta Tapa ekimenaren balorazioa egingo da eta  2018rako ekintzen plana aztertuko da besteak beste.

Jarraian, 17:00etan Euskadiko Standean aurkeztuko da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak antolatzen duen ‘Erdi Aroa lasterka’ izeneko ekimena. “Aurten bigarren edizioa duen ekimena da” dio Txomin Sagarzazuk.

“Kirola eta turismoa uztartzen dituen iniziatiba bat da, sarea eta berau osatzen duten hirien sustapena bilatzen duena oinezkoen lasterketak erabiliz, nahitaez hiri bakoitzeko erdi aroko guneetatik igaro behar duena” gehitu du Sagarzazuk.