Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Hondarribia FITUR azokan da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

Hondarribia Madrilen ospatzen den Turismoko Nazioarteko Azokara (FITUR) joango da bihar. Azoka gaurtik hasi eta iganderarte burutuko da.

2019·01·23


Hondarribia Madrilen ospatzen den Turismoko Nazioarteko Azokara (FITUR) joango da bihar. Azoka  gaurtik hasi eta iganderarte burutuko da.

Txomin Sagarzazu Alkatea bertan izango da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente moduan. Sareak ohiko asanblada ospatuko du 15:00etan, eta ordu bete beranduago ez ohiko asanblada. Bertan, azaroan Olivenzan egin zen Erdi Aroko Pintxo eta Tapa ekimenaren balorazioa egingo da, eta  2019rako ekintzen plana aztertuko da besteak beste.

Jarraian, 17:00etan Madrilgo Komunitatearen standean Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea aurkeztuko da. Sarea azaltzeaz gain, bazkideak aurkeztuko dira, baita 2019rako aurreikusita dauden proiektuak ere.

Gogoratu une hauetan sarea honako herriek osatzen dutela: Hondarribia, Lizarra, Laguardia, Almazan, Sigüenza, Consuegra, Ciudad Rodrigo, Olivenza, Jerez de los Caballeros, Manzanares El Real eta Portugalen dagoen Marvao.