Gaurkotasuna
Atzealdea

Hondarribia FITUR azokan izan da Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearekin

Hondarribia iganderarte Madrilen ospatzen ari den FITUR Turismoko Nazioarteko Azokan izan da Txomin Sagarzazu Alkatea eta Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearen presidentea, eta Maria Serrano Turismo zinegotziarekin.

2019·01·25


Hondarribia iganderarte Madrilen ospatzen ari den FITUR Turismoko Nazioarteko Azokan izan da Txomin Sagarzazu Alkatea eta Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearen presidentea, eta Maria Serrano Turismo zinegotziarekin.

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente izaki, atzo bertan egin zen hiri guztien arteko asanblada, eta besteak beste, Salamankako probintzian dagoen Ciudad Rodrigo, Madrilgo Manzanares El Real eta Badajozeko Jerez de los Caballeros sarera batzea onartu zen.

“Atzoko jardunaldiaren oso balorazio positiboa egin behar dut’ dio Txomin Sagarzazuk. “Asanbladan 2018ko gastuak onartu genituen, aurtengo aurrekontua ere, eta hortaz gain, 2019. urterako ekimen edo proiektu berrien proposamenak jorratu genituen”.

Aurkezpena Madrilgo Komunitatearen standean

Arratsaldeko 17:00etan Madrilgo Komunitatearen standean Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarearen aurkezpena egin zen. Bertan izan ziren hiri partehartzaile guztietako ordezkariak.

“Orain arteko pintxo lehiaketa eta ‘Erdi Aroa lasterka’ ekimenek jarraitu egingo dute aurtengoan ere. Azken honek aurten hirugarren edizioa du, eta gure ustez, alde batetik kirola eta bestetik parte hartzen dugun hiri guztiok daukagun pintxo eta altxor gastronomikoak uztartzea balio gehigarri bat ematen diola ziur gaude”.

“Musika jaialdi tematikoen zirkuito baten inguruan lanean ari garela aurreratu dezaket, hiri bakoitzean egiten diren jaialdiak batuz eta eskaintza on bat prestatuz” gehitu du Sagarzazuk.

“Proiektu berriei ekiteko gogoa dagoela nabarmendu nahiko nuke. Elkarlan giro ona dago sarean, eta datozen hilabeteetan ziur emaitzak emango dituela” amaitu du Sagarzazuk.