Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribia eta Irungo Alkateek Eusko Jaurlaritzari anbulantzia medikalizatu bat gehiago eskatu diote, daudenak mantenduz

Gaur goizean Gasteizen batzartu dira Fatima Ansotegi Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordearekin

2017·06·23


Irun eta Hondarribiko Alkateak, José Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu, gaur batzartu dira Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea den Fatima Ansotegirekin Gasteizen. Bertan, Bidasoa bailarako bizilagunek emergentzietako anbulantzien zerbitzuen aldaketen gaian dagoen ‘kezka handia’ azaldu diote.

Bi Alkateek Ansotegi sailburuordeari eskatu diote ‘Hondarribiarentzako oinarrizko laguntzarako unitatea ez kentzea, eta Hondarribia eta Irunentzako anbulantzia medikalizatu bat gehitzea’.

Eusko Jaurlaritzak Ansotegiren bitartez bi Alkateei esan dienez, “anbulantzien zerbitzuen inguruko hobekuntzen erabakiak hausnarketa garaian daudela. Beraz, oraindik ez da erabakirik hartu’.

Alkateen iritziak

Hondarribiko Alkate den Txomin Sagarzazuk esan duenez “ekainean zehar anbulantzietako langileekin eta laguntzaileekin elkartu ginen bere kexak entzuteko. Gaur Hondarribirako oinarrizko laguntzarako anbulantziaren aldaketaren inguruan Jaurlaritzak esatekoa zuena entzutera joan gara eta gure iritzia azaltzera’.

“Oso argi daukat egungo anbulantzia mantendu egin behar dela, eta medikalizatutako beste bat gehitu egin behar dela, eta hala hiritarrari ezinbestekoa den zerbitzu bat era egokiagoan eskainiz. Ez da ahaztu behar gainera orain gure biztanleria ia bikoiztu egiten den garaian sartzen garela” dio Sagarzazuk.

Irungo Alkate den José Antonio Santanok esan duenez, "anbulantzietako langileekin lehen eskutik arazoa zen ikusteko batzartu ondoren, Bozeramaile Batzordea deitu genuen, Irungo Udaleko denon ahobetezko erabakiarekin indar gehiagorekin gaur Sailburuordeari eskatzeko dauden bi anbulantziak mantentzeko eta beste medikalizatu bat gehitzeko. Defendaezina iruditzen zaigu Zarautz eta Irun artean dauden pertsona kopuru handia ikusita zerbitzua ematea anbulantzia batekin soilik. Emergentzia kasuetan itxaron-denbora handiegia izango litzateke".

Santanok amaitu du esanez "denon segurtasunaz ari gara hizketan, eta gai honetan ezin dira murrizketak eta aurrezteak egin ".

Prentsa oharra