Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribia Dantzan datozen egunetan

Aste osoan zehar euskal dantzekin loturiko hainbat ekitaldi antolatu dira gure hirian

2017·05·24


Aste osoan zehar eta hamaikagarren urtez jarraian, Hondarribia Dantzan ospatuko da. Euskal dantzen inguruko jarduera ugari egongo dira, dantza ikuskizunak, erromeria, kalejira, dantza jantzien erakusketa…. Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatzen du KEMEN Dantza Taldearen laguntzarekin.

Ostiralera bitarte Kultur Etxean plaza dantzen erakusketa egongo da. Bihar osteguna, Edu Zabalak hitzaldia emango du ‘Inauteria, gizakia naturaren kontra’ izenekoa. Arratsaldeko 20:00etan izango da Kultur Etxean.

Ostirala 26an, erromeria izango dugu. KEMEN-eko musikarien doinuekin, plazako dantzekin girotuko da Santa Maria Madalena plaza arratsaldeko 20:00etatik. Ikastaroan parte hartu dutenek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ezin hobea izango dute, baita gerturatu nahi duen orok ere.

27an larunbatean, 11:00etatik Hondarribiko kaleetan zehar kalejiran ariko dira aurten etorriko dira taldeak, Berako Gure Txokoa eta Berrizeko San Lorentzo taldea. 12:30ean Santa Maria Madalenako plazan dantza saioa egingo dute.  Arratsaldez, 17:30ean kalejira egingo dute herrian zehar.

Igandea 28an Adaxkak (KEMENeko haurren dantza taldea) 12:00etan Arma Plazan dantza agerketa burutuko du. Aurretik 11:00etatik Santa Maria Madalena plazatik aterako dira.