Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

GAURKOTASUNA

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribia 30 km/orduko hiria

Zirkulazio-abiadura murriztu behar da, oinezkoek hiria berreskuratu ahal izateko, batez ere bide-segurtasunari dagokionez.

2020·11·23

Zirkulazio-abiadura murriztu behar da, oinezkoek hiria berreskuratu ahal izateko, batez ere bide-segurtasunari dagokionez. Ez da kapritxoa, herriko bideetan gertatzen diren hildakoen ia erdia oinezkoak baitira. Izan ere, 50 km/h-ko ibilita oinezkoa harrapatuta hiltzeko dagoen arriskua % 90ekoa da, eta 30 km/h-ko ibilita, berriz, % 10era jaisten da. Horregatik, gero eta hiri gehiagok erabaki dute 30 km/h-ko abiadura muga ipintzea kale gehienetan. Bide-segurtasunaren eredu berria bat dator Europar Batasunaren politikarekin eta Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioekin, eta munduko gobernuak estrategia hori babesten ari dira.

2020ko otsailean Stockholmen egindako Bide Segurtasunari buruzko Hirugarren Ministro Konferentzian, gobernuek erabaki zuten gehienez 30 km/h-ko abiadura eskatzea erabiltzaile kalteberak eta ibilgailuak maiz nahasten diren eremuetan.

Hiri asko dira trafikoa baretzen lan egiten ari direnak, eta azken urteetan istripuen arriskua eta larritasuna murriztea lortu dute, baita oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna erraztea ere. Hondarribia ere lanean hasi da jada, hiriko abiadura murrizteko, estresagarria ez izateko eta oinez ibiltzea eta bizikletaz mugitzea erosoagoa eta seguruagoa izateko.

Hondarribiko kaleetan abiaduraren arauketa aldatzearekin Hondarribiak aurrea hartzen dio oraindik indarrean sartu ez den lege-baldintza bati, Ministro Kontseiluak, Zirkulazio Araudi Orokorra aldatzen duen errege-dekretu baten bidez, jada onartu duenari.

Hondarribia ciudad 30

Aldaketen artean, azpimarragarria da  norantza bakoitzeko zirkulazio-errei bakarra duten hirietako kaleek 2021ean derrigorrez 30 km/h-ko abiadura-muga izango dutela. Horretaz gain, 20 km/orduko abiadura muga ezartzen da galtzada plataforma bakarra duten tokiko sarbideetan.

Abiadura mugatzeak ez die nabarmen eragiten auto-pilaketei ezta ibilbide-denborei ere. Izan ere, bidegurutze ugaridun herri bideetan, ez da eraginkorra pixka bat azeleratzea, gero hurrengo bidegurutzean frenatzeko.

Seinaleztapen eta erregulazio aldaketak beharrezkoak dira Hondarribian, baina ez dira nahikoak. Kaleak ondo diseinatu behar dira, araudi berriarekin bat etorriz, trafikoa baretzen laguntzeko.  Zehazki, Udala kaleen diseinuan aldaketak egitea aztertzen ari da, Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak (HMIP) ezarritako estrategietan oinarrituta.

Ildo horretatik, oinezkoentzako guneez eta kaleez gain, udalerrian badira oinezkoek lehentasuna duten eremuen adibideak, Zirkulazio Araudi Orokorrean aurreikusitakoa erabiltzen dutenak, hala nola bizitegi-kaleak eta 30eko guneak.

Hondarribiko HMIPean 30eko gune horiek beste eremu batzuetan aplikatzea aurreikusita dago, oinezkoek errepidea gurutzatzea errazteko, bide-trafikoa saihesteko, eta galtzadaren zabalera murrizteko. Azken batean, kaleen diseinua moldatu nahi da, batez ere oinezkoen joan-etorri handieneko bideetan eta eskola-inguruneetan, ibilgailuen abiadura erreala araututako mugan egon dadin, hots, 30km/orduko mugan.

 

Informazio erlazionatua