Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribiak bertako produktuen astea ospatuko du 18tik 24ra

“Datorren astean, apirilaren 18tik 24, Hondarribiak Bertako Produktuen Astea ospatuko du”, hala eman du aditzera gaur Kalixa Silanesek, Nekazaritza eta Ingurumeneko zinegotziak.

2016·04·14


Hondarribiko Udalak antolatua, Hondarribia Abian, Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren baitan, nekazaritza sektorearen sustapena eta bertako produktua balorean jartzea du helburu.

Aurten, aurreko urtetan gauzatu diren hainbat ekintza eta beste berri batzuk sartuaz, guztiak aste bakar batean kontzentratzea erabaki da difusio eta oihartzun handiagoa izan dezan. Apirilaren 22an Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela baliatuz antolatu da astea” dio Silanesek.

APIRILAREN 18AN ASTELEHENA Agroaldeara bisita; Talaia BHIko 3. DBHko ikasleak eta San Jose Ikastetxeko DBH 1eko ikasleak izango dira bertan. Eskolatik tren berdean joango dira Agroaldeara. Bertan Aldatsa elkartekoek Agroaldearen berri emango diete:

  • Zer da agroaldea bat?
  • Zer da nekazaritza ekologikoa
  • Zer da agroekologia?
  • Nekazaritza irtenbide profesional bezala: zergatik eta nola?
  • Komertzializazio bideak: azokaren funtzionamendua, jatetxeak, kontsumo taldeak,
  • Zer da baratza kooperatiba bat? Aldatsa baratzaren adibidea.

Ondoren Agroaldea bisitatu ondoren berriz tren berdea hartu eta eskolara itzuliko dira.

  • 8:30 – 9:30 1. taldea: TALAIA
  • 9:30 – 10:30 2. taldea TALAIA
  • 10:30 – 11:30 3. taldea: TALAIA
  • 11:30 -12:30 4. taldea: SAN JOSE

APIRILAREN 19AN ASTEARTEA Hondarribian dauden bi sektore garrantzitsu "nekazaritza eta arrantza" uztartu nahian “Txalupak” proiektua proposatu zitzaien Kunsthal eskolako irakasle eta ikasleei. Horrela Irungo Kunsthal eskolak eta Hondarribiko Udalak, elkarlanean, proiektu hori aurrera eramango dute. Aste horretan bertako produktuaren astea izanik, Proiektuaren aurkezpena izango da: asteartean 18:00etan udaletxeko Areto Nagusian.

APIRILAREN 20AN, ASTEAZKENA Asteroko usadioari jarraituz asteazkenean Damarri plazan egiten den azoka izango da protagonista, eta oraingoan Hondarribiko eskoletako haurrak gerturatuko dira bertara. Aurten eskola guztiek parte hartuko dutenez, apirilaren 20an ez ezik apirilaren 13an ere egingo da ekintza hau. Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleak eskolatik tren berdean gerturatuko dira; ondoren, Azokan lehenengo harrera eman eta ekintza bat egin beharko dute, taldeka; hala, azokalariei eta bertara gerturatzen direnei galderak egiteko aukera izango dute. Ondoren haurrek ekarriko dituzten jogurt poteetan garaian landatzen den haziak landatuko dituzte. Bukatzeko berriz tren berdea hartu eta eskolara itzuliko dira.

Apirilaren 13an, asteazkena, Ama Guadalupekoa eta San Jose ikastetxeak.

9:30 – 10:15 1. taldea: AMA GUADALUPEKOA

10:15 – 11:00 2. taldea: AMA GUADALUPEKOA

11:00 – 11:45 3. taldea: SAN JOSÉ

Apirilaren 20an, asteazkena Talaia eskolakoak.

9:15 – 10:00 1. taldea: TALAIA

10:00 – 11:45 2. taldea: TALAIA

11:45 – 11:30 3. taldea: TALAIA

11:30- 12:15 4. taldea: TALAIA

APIRILAREN 21EAN, OSTEGUNA Ostegunean berriz, sukaldari tailerra izango da, Gorka Cepeda Arroka Berriko Sukaldariaren eskutik. 15 bat pertsonarentzat izango da tailerra. Gorkak aurrez azokan erositako produktuekin, denen artean afari mokadu bat egingo dute, sukaldariaren aholkuak entzunez. Itxas Etxea elkartean izango da 19:00etan hasita.

APIRILAREN 22AN, OSTIRALA Lehenengo sektoreko negozio aukerei tartea eginez mahai-inguru bat antolatu da. Bertan zenbait hizlarik hartuko dute parte:

  • Noemi Salazar, 2015 urtean Hondarribiko lehenengo sektoreko negozio aukera berriak aztertu zituena.
  • Vanesa Barriuso, Urnietako Basitegi baserrian oiloak eta txerriak era ekologikoan hazten dituen baserritarra.
  • Zaira del Rio Laudioko Olako Hazitegiko arduraduna da eta bere esperientzia azalduko du.
  • Hiritik At, 2015. urtean eta aurten, Hondarribiko baserri eta lurren errolden proiektua egiten aritu dena. Hizlari bakoitzak bere esperientzia azalduko du eta ondoren denen artean galdera egiteko eta ideiak azaltzeko aukera izango da. Mahai-ingurua Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian izango da 18:00etan.

APIRILAREN 23AN, LARUNBATA Portuko San Pedro kalean izango da Azoka, eta bertan Sukaldarien showa egingo da. Ekintza honetan Mikel Muñoz Gran Soleko sukaldariak eta Iñaki Gezala Batzoki jatetxeko sukaldariak hartuko dute parte. Azokan bertan erosiko dituzten osagaiekin pintxoak prestatuko dituzte, azokan erosten duten bezeroei banatzeko. Azoka 8:00etatik 13:00etara izango da eta Sukaldariak 11:00ak aldera hasiko dira pintxoak prestatzen eta ondoren banatzen.

APIRILAREN 24AN, IGANDEA Igandean Hondarribiko Mattenea Baserrian sukaldaritza tailer ekologikoa izango da. Hasieran Josune Zamorak, Mattenea Baserriko jabeak, bere baratze ekologikoa erakutsiko du: bertan landatzen duena, zein teknika erabiltzen dituen… Hori ikusi ondoren tailerrean beharko diren barazkiak hartuko dira baratzetik. Gero, merienda bat jarriko du Josunek produktu ekologikoak dastatzeko, eta ondoren, jasotako barazkiekin El Curry Verdeko Xabi eta Enarareren eskutik afaria prestatzen hasiko dira. Denen artean bi plater eta postre bat prestatuko dituzte.

Lekua eta ordua: Mattenea baserrian, arratsaldeko 15:30etan hasita.