Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribia Blues Jaialdirako kartel lehiaketa deitu da

Gaurtik hasita, otsailaren 11 bitarte lanak aurkezteko epea ireki da

2017·01·23


2017 urteko “Hondarribia Blues Festival” jaialdiaren irudia lehiaketa bidez aukeratuko da. Hala izango da bigarren aldiz, iaz egindako lehen saiakera arrakastatsuaren ondoren.  Kartelak aurkezteko epea gaur hasi eta otsailaren 11n amaituko da.

“Hilabete asko falta dira jaialdirako, baina asmoa irabazlea hautatu eta berehala jaialdiaren barruko lanarekin jarraitu ahal izateko; jaialdia urtetik urtera gora doa, musika erreferenta bihurtu da eta aurrerantzean hala izaten jarraitzeko lanetan gabiltza” adierazi du María Serranok, Turismoko zinegotziak.

“Iazko ediziorarte diseinatzaile batek egiten zuen kartela urtero, baina beste urrats bat eman nahi genuen eta lehiaketa deitu genuen iaz. Partehartzea eta kalitatea handia izan zen eta aurten errepikatzea erabaki dugu. Lanak formatu digitalean entregatu behar dira Udaletxeko BAZen, baita DINA4 formatoan ere. Hala jende gehiagok hartu ahal izango du parte”.

Epaimahai profesional batek erabakiko du zein kartelek eirabazi duen lehiaketa, eta saria 500€koa izango da.

Kartelaren gaia “Hondarribia Blues Festival” jaialdiaren ingurukoa izango da, eta bertan nahitaez testu hau azalduko da:

 

Hondarribia Blues Festival

Uztailak 13-16 Julio 2017

blueshondarribia.com