Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Agenda

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HONDARRIBI.AR.T

Hondarribia eta arteak badute lotura estua. Basterretxea, Mendiburu, Bordari eta Urretabizkaia izenak etortzen zaizkigu burura. Arrieta edo Mendizabal ere beste belaunaldi batean. Hala ere 30 urtetik beherako gazteak indartsu datoz, labekada berri bat. HONDARRIBI.AR.T gazte hauentzako leiho izan nahi du.

2021·01·30

Hilabete honetako elkarrizketan , JULIA LASA artista eta bere lana sakonago ezagutuko dugu.
 

1. Zure burua aurkeztu Julia:

Julia Lasa dut izena eta 24 urte ditut. Duela bi urte arte, Bilbo, Burdeos eta Valentzian bizi izan nintzen, Disenua eta Ilustrazioa ikasten. 2020-an nire proiektu pertsonalean murgildu nintzen eta nire estudioan lanean jarraitzen dut, proiektu interesgarri berriekin. Batxillergoa bukatzerakoan zer ikasi nahi nuen pentsatzen, jaio zen artearekiko interesa. Unibertsitatera sartzerakoan erabat maitemindu nintzen artearen disziplina desberdinekin, baina azkeneko urtean ilustrazioa ezagutzean, nire bokazioa aurkitu nuela pentsatu nuen.

 

2. Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat / ekintzailetzat duzu? / Zure ogibidea da (lana) zure sorkuntza lanaren emaitza?

Bai, Hondarribiko gazte artistatzat dut nire burua, nahiz eta ez diren Kartel Lehiaketetik at proiektu askorik antolatzen. Etorkizuneko proiektu berrietan artea presentzia gehiago eukitzea espero dut, artearen ikuspuntua garrantzitsua da kultura bizirik irauteko, batez ere, bizitzen ari garen garai hauetan. Proiektuarekin hasterakoan ez nintzen batere seguru ogibiderik izengo lukenik, artearekiko maitasunagatik egiten hasi nintzen eta errealitate bihurtu da.
 

3. Hondarribia herri txii-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu/testuinguru honetan?

Hasieratik nire artearen harrera oso ona sentitu nuen nire inguruan, baina hobetu egin zen jendeak benetan hartzen ninduela ikusi zuenean. Egia da jendeak ez duela arteari buruz ideia askorik, ez dago ohitura handirik, baina horregatik saiatzen naiz beti ez dakienari edo ulertzen ez duenari nik dakidana azaltzen. Uste dut sare sozialek ekarpena egin dutela lehen galerietan, museoetan eta abarretan bakarrik ikusten zen zerbait publiko eginez.
 

4. Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?

Esango nuke emakumeei gehien bat.
 

5. Zer esango zenioke Hondarribiari?

 

Hondarribiko dendei eta artistei arreta ematea, eta beraien lan-denbora baloratzea.