Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Agenda

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HONDARRIBI.AR.T

Sormen ekintzak gauzatzen ari diren gazteak asko dira herrian, baina garatzen ari dituzten diziplina artistikoak are anitzagoak ere. Beste hilabete batez, proiektu artistiko batean buru belarri dabilen gazte hondarribiar bat ekartzen dugu orri hauetara.

2021·02·14

1. Zure burua aurkeztu ITZIAR BASTERRETXEA


Itziar Basterretxea Seijo naiz, 27 urte ditut eta karakterizazio ikasketak egin ditut.
Artea munduarekiko izandako sarbidea ez zen kasualitatez izan, txikitatik errealitate horretan murgilduta hazteko zortea izan dut.

Espezializazioa, aldiz, lan sakonagoa izan zen: nire ibilbidea nire irudimenean bizi ziren diseinuei bolumena eta gorpuzkera eman nahian hasi zen.

Hainbat teknika probatu nituen, erosoago zeinekin sentituko nintzatekeen argitzen saiatuz. Esan dezagun bilakaera artistikoa prozesu introspektibo batekin nahastu zela. Bertan, mihise zuriaren artea menderatzen ikasi nuen: bizitza eta adierazpena ematea itxuraz bizigabea den zerbaiti.

Prozesu horretan June Arrutiren* proposamena inflexio-puntu bat suposatu zuen: bere laguntzarekin, lehenengo aldiz, nire artea kalera hurbilduko nuen. Hondarribiko Erdi Aroko azokan parte hartzeko esperientzia berezia eta atsegina izan zen, sortutako maskarekin oso eroso sentitzea lortu nuen, nire pertsonalitatea haietan islatzen baitzen.

Hortik aurrera, maskarekin jarraitzeko gogoak piztu zitzaizkidan, baina pinturekin sorkuntzak estadio lauan geratzen zirenez, akrilikotik collagera pasatzea erabaki nuen; teknika horri esker kanporatu nahi ditudan mezuak pertsonengana era zuzeneagoan iristen baitira. Eboluzio hau maskarak adierazpen-tresna bihurtu zituen.

* Instagram: matrape­_macrame.

 

2. Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat / ekintzailetzat duzu? / Zure ogibidea da (lana) zure sorkuntza lanaren emaitza?

Nire lanaren bidez ikuspuntuak zabaldu nahiko nituzke, elkarrizketarako eta hausnarketarako espazio bat sortzea gustatuko litzaidake. Hortaz, pentsatuz, belaunaldi berriek tradizioaren mugak zabaldu ahal izateko aukeraz gozatuko dugula.

Kolektibitatearen balioa berreskuratzeaz ari naiz, herri mailan komunitate-laguntza jarduteko sare bat sortzeaz: non talentuen aniztasuna haztatzea posiblea izango den.

 

3. Hondarribia herri txii-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu/testuinguru honetan?

Oro har, jasotako feed-backa positiboa da; hala, pertsonek azkeneko produktua baloratzeko gai diren arren, honen aurrekaritza prozesua ikusezina bihurtzen da...

Ohituak gaude artearen inguruan botatzen ditugun juizioak lan hau “polita edo itsusia” denaren balorazioarekin amaitzea. Ustez, aurrera pausua eman behearko genuke: nire artea “polita edo itsusia” baino gehiago bada: bere nortasuna badu, bere kabuz hitzegiten du… Egun, nire lanen asmoa da historio bat kontatzea, hauekin pertsonek identifikatu daitezen.

 

4. Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?

Zentzu zabalenean, nire artea kalera hurbildu nahiko nuke, ustez, kalerik gabe nire artea baliogabetasunean eroriko zela: bi kontzeptuek kausa-efektu binomioetan bilakatzea gustatuko litzaidake.

Nire lanaren intentzionaltasuna sentsazioak probokatzean datza, maskaren erabilerak sortzen duen efektua interesgarria da: potentzial handiko tresnak bihurtzen baitira.

Maskara jarri, eta “urrunago joan” zaitezke, ohikoaz atera eta adierazpen berriak esperimentatu ditzazkezu... Azken batean, dimensio errealaren eta fantasiaren arteko zubia izan leike: maskara, emantzipazio-prozesu batean murgiltzeko aukera luzatzen dizu, non errelitate ezberdinak daztatu ditzazkezu.

 

5. Zer esango zenioke Hondarribiari?

 

Kolektibitatearen ideia berreskuratuz, lankidetzarako espazioa sortzea idealena izango litzateke.

Hondarribian sare artistikoa sortzeko proiektuari dagokionez, aldizkari honetan luzatutako gunea hasiera bada: geure buruak ezagutaraztear gain belaunaldi ezberdinen arteko harremana sustatzen baitu