Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondar Kirolak gazteentzat abuztuaren 4a arte

Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko udal zerbitzuak antolatzen du

2017·07·10


Aurtengo udan ere, eta badira hamahiru urte jarraian, Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du. Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren abuztuaren 4 bitarte.

Hondar Kirolak proiektuaren asmoetako bat hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzea da, batez ere futbol eta boleibol partiduak antolatuz. Era berean, hala eskatzen duten gazteei kirol materiala ere mailegatuko zaie.

Asteazkenean Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak erakustaldia eskainiko du. Ostegunean, Euskal Herriko 70 gaztetik gorako etorrera izango dugu Limitis Forum Kirol Eguna ospatzeko.

19tik 21era zortzigarren ‘Hondarribia Cup’ antolatuko da, gazte animatzaileen eskutik antolatu eta kudeatuta, eta parte hartu nahi duten gazteei zuzenduta.

Hondartza boleibol txapelketa bi antolatuko dira, uztailaren 14ean eta 27an. Hilaren 27an ere, Hondartza Hockeya izango dugu, Errealeko Emakumeen taldearen eskutik.

Abuztuaren 3an, Oiartzungo Kirol Elkartearen eskutik emakumezko taldeak hondartza-futboleko erakustaldia egongo da.

Animazio guztiak arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango dira Hondar Kirolak hondartzan dituen instalazioetan. Aurreko urteetan bezalaxe, Hondar Kirolak programarako etxola bat izango dugu, informazio puntu eta elkargunea izango delarik.

Informazio gehiagorako 943114000 zenbakira deitu.