Gaurkotasuna
Atzealdea

Hondar Kirolak-en boluntario izan nahi?

1
15 urte betetzen dituen programak boluntario izan nahi duten gazteei deialdia egiten die.

2019·06·28


 

Uztailarekin batera Prebentzio Komunitarioaren udal zerbitzuak antolatzen duen Hondar Kirolak programa abian jarriko da. Hondarribiko hondartzan kirol animazioak oinarri dituen programa arrakastatsu honek, urte luzeetako ibilbidea du baina duela zazpi urtetik Hondarribiko gazte boluntarioak programa honen ikur bilakatu dira.

 

Gazte boluntarioei deialdia

Azken urteetan ohikoa bihurtu da beltzarandutako soinean “Honda Kirolak boluntarioa” kamiseta daramaten gazteen irudia, txistua eskuetan edota materiala garraiatzen, prebentzio komunitarioko hezitzaileekin batera 80 edo 100 gaztez osatutako taldeei aurre egiten. “Ikaragarrizkoak dira boluntarioekin bildutako parte hartze esperientziak, egiten duten lana, inplikazioa eta giroa. Oso harro gaude haiekin lan egiteaz, horregatik urtez-urte parte hartzeko deia egiten diegu.” dio zerbitzuko hezitzaile batek.

Uda honetan boluntario izan nahi luketen gazteak garaiz dabiltza oraindik ere proiektuan izen eman eta parte hartzeko. Harresilanda 5 kaleko bulegora zein 943114000 telefono zenbakira deituta.

 

XV. edizioa jada

Hondar Kirolak duela hamabost urte hasi zuen bere ibilbidea nerabe eta gazteei zuzendutako kirol animazio programa gisa. Egun, hondartzan ikusgai diren futbol zein bina bolley zelaiek eta materialerako etxolak osatzen dute gazteen aisialdi eta harremanak helburu dituen eremua.

Egunez-egun bataz besteko 80-100 gazte kudeatzen dituen programa honek futbola eta bolleyaren bitartez gazte taldeen parte hartzea bultzatzen du, kirol materialaren mailegua ahalbidetzen du, kirol animazio berriak antolatzeko herriko zein inguruetako kirol taldeekin aliantzak sortu eta parte hartze sozialarerako esprientziak bultzatzen ditu.

Urtero bezala, Hondar Kirolak programa Hondarribiko hondartzan burutuko da Uztailaren 2tik Abuztuaren 9ra bitarte asteartetik ostiralera 16:00tik 20:00ra.

1