Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondar Kirolak hondartzan gazteei zuzenduta abuztuak 12 arte

Aurtengo udan ere, eta badira hamabi urte jarraian, Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jartzen du.

2016·07·12


Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren abuztuaren 12 bitarte. Hondar Kirolak proiektuaren helburua hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzea da, batez ere futbol eta boleibol partiduak antolatuz.

Era berean, hala eskatzen duten gazteei kirol materiala ere mailegatuko zaie. Gaur asteazkena, Hondartza Hockeya izango dugu, Errealeko Emakumeen taldearen eskutik. Ohikoa bihurtu den bezala, uztailaren 22tik 24ra, zazpigarren “Hondarribiko Beach Soccer Cup” antolatuko da, gazte animatzaileen eskutik antolatu eta kudeatuta, eta parte hartu nahi duten gazteei zuzenduta. Hondartza boleibol txapelketa bi antolatuko dira, uztailaren 14 eta 15ean eta abuztuaren 4 eta 5ean. Animazio guztiak arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango dira Hondar Kirolak hondartzan dituen instalazioetan.

Aurreko urteetan bezalaxe, Hondar Kirolak programarako etxola bat izango dugu, informazio puntu eta elkargunea izango delarik. Gainera, Hondar Kirolak ekimenak irauten duen bitartean, hainbat txapelketa antolatzen dira: astekoak, eguneko txapelketak, azkarrak eta gazte eta koadrilei zuzendutako hondartza futbola

Informazio gehiagorako 943 114 000 zenbakira deitu.