Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea

Atzealdea

J3 Euskal Herriko ehorzketarik zaharrena

Paco Etxeberria antropologoak, Alvaro Arrizabalaga arkeologo eta EHUko irakasleak eta Maria Jose Iriarte arkeologoak parte hartuko dute
NOIZ Otsailak 16. 19:00
NON Kultur Etxea
SARRERAK Doan
HIZKUNTZA Gaztelera eta Euskara

Jaizkibeleko aurrehistoriako gizarteen inguruko hitzaldia ostiralean

Ostiralean hitzaldi berezia izango dugu Kultur Etxean. ‘Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteak’ lelopean, Paco Etxeberriak, Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak parte hartuko dute. Alde Zaharreko Kultur Etxean izango da, arratsaldeko19:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Udaleko Kultura departamentuak antolatzen dute ekimena.

Hondarribitik Pasaiara Jaizkibeletik barrena doan itsasertza, azken gizarte ehiztari-biltzaileen habitat garrantzitsuenetako batean bihurtu zen orain dela 10.000 urte. Duela 10 urte, Aranzadi Zientzia Elkartek eta EHU-k osatutako talde bat zundaketa eta ikerketa arkeologikoak burutzen ari da Jaizkibelen gai honen inguruan.

Bertan 30-40 urteko gizonezko baten hezurduraren zati bat aurkitu zen. Aurkikuntza honen daturik nabarmenena fetu-jarreran ehorztutako gizaki bat izan zen, Euskal Herriko hobiratze zaharrena alegia, 8.000 urte baino gehiagoko garaira atxikita dagoena.

 

Dokumentuak deskargatu

Indusketa

Indusketa

Indusketa