Gaurkotasuna

Atzealdea

Hiru ikastetxeetako ehundaka ikaslek hartu dute parte Korrika Txikian

Ama Guadalupekoa, Talaia eta San Jose ikastetxeetako gazteak aritu dira euskararen aldeko ekitaldian

2017·04·05


Goizeko 10:30ean abiatu da Arma Plazatik Korrika Txikia. Ama Guadalupekoa, Talaia eta San Jose ikastetxeetako ehundaka ikaslek parte hartu dute, Kale Nagusia jaitsi, Sabino Arana kaletik aurrera eginda San Pedro kalera sartu eta handik Santiago kalean amaituko den ekitaldian.

Hantxe, hiru ikastetxeetako ordezkariek Korrikaren eta euskararen aldeko manifestua irakurri dute.