Gaurkotasuna

Atzealdea

Hiriko zenbait kaleetan zolaztatze lanak egiten ari da Udala

Maiatzean zehar eta 50.000 euroko aurrekontuarekin, egoera ez onenetan dauden kaleetako gune batzuk asfaltatzen ari dira

2017·05·17


Maiatzean zehar Udala Hondarribiko hainbat auzo eta kaleetan zolaztatze lanak burutzen ari da. Aste honetan hasi dira lanak eta maiatzean zehar luzatzea aurreikusten da.

Besteak beste, honako kaleetako zenbait puntutan egingo dira asfaltatze lanak: Foru kalea, Kosta, Gibeleta, Gabarrari, Lapurdi, Sabino Arana, Irun, Bidasoa, Jaizkibel, Soroeta, Juan Inazio Iztueta, Labreder, Aintziondo eta Sokoan.

Juan Mari Altuna Alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak dioenez, “uda gainean dugula ikusita, eta trafikoa handitzen dela ohartuta, hiriko hainbat kaletan zenbait gune edo zati txikitan errepidea zulatuta dago eta maiatzean zehar hobekuntza horiek egitea erabaki dugu. Gure asmoa errepideak ahalik eta egoera onenean egotea eta segurtasuna hobetzea da.

Obra Lefesa enpresa egiten ari da eta aurrekontua 50.000 eurokoa da BEZ barne.