Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hiriko merkatariei zuzenduta 'Marketing on line' ikastaroa martxan

Itsas Etxea Auditoriumeko atzekaldean bertoko merkatarientzat ‘Marketing on line’ ikastaroak eskaintzen ari da Hondarribiko Udala

2018·10·15


Itsas Etxea Auditoriumeko atzekaldean bertoko merkatarientzat ‘Marketing on line’ ikastaroak eskaintzen ari da Hondarribiko Udala. Hondarribia Abian, Enplegu eta Garapen ekonomikorako planaren barruan  antolatzen da ikastaroa. Ekimenaren lerro estrategikoen artean, merkatal, turismo eta zerbitzuen sektorea sustatzea da asmoetako bat.

“Helburua da teknologia berrien erabilpena sustatzea enpresa txikietan eta marketin online-ak ekarri ditzakeen onurez jabetzea da” esan du Maria Serranok, Merkataritzako zinegotziak.

“Bi ikastaro maila daude: oinarrizko  maila eta maila aurreratua. Guztira, 30 orduko talde formakuntza jasoko dute parte-hartzaileek, eta 18 orduko poltsa bat daukate aholkularitza pertsonalizatua jaso ahal itzeko. 14 dendek parte hartuko dute marketin online ikastaroetan” gehitu du Serranok.

Oinarrizko ikastaroa pasatako urriaren 8an hasi zen eta asteazkenean amaituko da. Gerora, oinarrizko ikastaroa gainditu eta gero, merkatariek mailan aurreratuan jarraitu ahal izango dute. Landuko dituzten gaiak, besteak beste, web orriak, interneteko posizionamendua, marketina sare sozialetan, argazkilaritza kontseiluak, publizitatea sarean eta E-commerce delakoa dira”.

Maila aurreratua 18tik 30era

Maila aurreratuko ikastaroa urriaren 18tik 30era izango da, eta besteak beste landuko dituzten gaiak, edukiak sortzea eta Branding delakoa, posizionamendu teknika aurreratuak, Marketin aurreratua sare sozialetan, publizitate kanpainak, ‘Email marketing’, ‘E-commerce’ eta ‘Google Shopping’ eta ‘Market centers’ dira.

Ikastaroa amaituta, merkatariek aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute Pablo Moratinos formatzailearekin. Marketin onlineko kontsultorea, sozial median aditua eta 3ymedia Komunikazio digital agentziaren sortzailea da.

Pasatako ekainean, merkatariei zuzendutako eskaparatismo ikastaroa antolatu zen ere Hondarribia Abianen barnean, eta Gabonei begira hainbat ekimen garatzeko asmoa dago.