Gaurkotasuna

Atzealdea

Hiriko hainbat bizilagunekin bilera atzo Itsas Etxean

Hiritarrekin Gobernu taldea egiten ari den laugarren bilkura izan zen atzokoa

2017·03·01


Atzo arratsaldez Portua auzoko eta hiriko beste zenbait auzoetako bizilagunekin elkartu zen Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldea Itsas Etxea Auditoriumean. Hara bertaratu ziren Txomin Sagarzazu Alkatea eta Gobernu Taldeko zinegotziak. Mendelu, Amute eta Alde Zaharrekoaren ondoren, hiritarrekin egiten den laugarren bilkura izan zen. Bi ordu t’erdiz luzatu zen ia 50 hiritar elkartu zituen hitzordua.

Orain arteko formato bera jarraitu zuen atzoko bilerak. Udal Gobernu Taldearen 2015-2019 legealdiko Agintaldi Plana, 2017ko aurrekontuak eta aurtengorako egitea aurreikusita dauden 25 proiektu nagusiak aurkeztu ondoren, auzorako dauden egitasmoak azaldu ziren, baita bizilagunen kexa eta iradokizunak entzun ere.

Horietaz gain, hiri osoarengan eragina izango duten eta Aldundiak kudeatuko dituen beste zenbait proiektu aipatu ziren, Amuteko biribilgunea, Jaitzubiatik Amutera joango den bidegorria eta aireportuaren egungo egoera kasu.

Bizilagunen kezka nagusienak zentzu desberdinetan joan ziren. Alde batetik, Donosti kalean egiteko asmoa den lurpeko aparkalekuaren beharra ez dela halakoa esan zuten bizilagun batzuk. Lurgorriko bizilagunek bere arazoak urte askotan luzatzen direla eta Udalak jaramonik egiten ez diela esan zuten. Azkenik, Soroetako frontoiaren egoera kaxkarra eta txirrindulari gehienek bidegorriak erabiltzen ez dituztela ere aipatu zen.

Hurrengo eta azken hitzordua martxoaren 6, Alkartasuna Elkartean