Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hiri Segurtasuneko eta Udal Zerbitzuetako aurrekontuak aurkeztu dira

Hondarribiko Udalak Hiri Segurtasunerako 2.979.900 euroko aurrekontua dauka 2020 urterako, eta 3.613.342 euro zerbitzu orokorretarako.

2020·01·30


Hondarribiko Udalak Hiri Segurtasunerako 2.979.900 euroko aurrekontua dauka 2020 urterako, eta 3.613.342 euro zerbitzu orokorretarako. Hala eman du aditzera gaur Juan Mari Altuna Ogasun eta Hiri Segurtasuneko zinegotziak. Gaurko prentsaurrekoarekin, 2020ko udal aurrekontuen departamentukako aurkezpena amaitutzat ematen da.

Hiri Segurtasunari dagokionez, “aurrekontuaren %80a Udaltzaingoaren lehen kapitulura doa. Beste %20 gastu orokorretara bideratzen da, seinaletika, gailu berriak, mantenmienduak, jantziak edota egunero sor daitezken arazoei aurre egiteko. Kontutan izan behar da une hauetan 29 udaltzain daudela, eta 365 egun lan egiten direla, 24 orduko zerbitzua eskainiz” esan du Juan Mari Altunak.

“Hiri segurtasunetik, helburu nagusienak Hondarribia hiri seguroa izaten jarraitzea da, ahal den neurrian behintzat. Hortaz gain, trafikoaren antolakuntza eta aparkamenduaren kudeaketa hobetzen jarraitzea da gure asmo nagusienetakoa”.

Udaleko zerbitzu orokorretarako aldiz, aurrekontua 3’6 milioi eurokoa da. “Normalki Udalak 100 langile inguru izaten ditu, une hauetan 127 dira, baina horietako 19 epe baterako fomentoko langileak dira. Ez da ahaztu behar ere uda garaietan udaltzain eta otazain asko kontratatzen direla”.

Zerbitzu Orokorretatik, helburuak desberdinak dira. Adibidez, Udaleko gardentasuna hobetu gardentasun planean aurrera eginez, herritarren parte hartzea sustatu, Udalaren barne antolamentua hobetu, hiritarrari zerbitzu egokiagoak eskaini adibidez BAZ eta Hirigintza departamentuak egokituz, eta e-administrazioa martxan jartzeko lanetan aritzea.