Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana eta Ituna jorratuko dira biharko Plenoan

Bihar arratsaldez egingo den Plenoan, pasa den astean Udalerri Batzordetik pasa zen Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana onartzeko proposamena jorratuko da.

2019·10·29


Bihar arratsaldez egingo den Plenoan, pasa den astean Udalerri Batzordetik pasa zen Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana onartzeko proposamena jorratuko da. Era berean, mugikortasun iraunkorraren aldeko ituna onartzeko proposamena aztertuko da. Bi gairen inguruan Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eman du prentsaurrekoa gaur goizez.

“Udalak denbora asko darama bere mugikortasunari jasangarritasun-irizpideak txertatzeko asmotan. 2008an Tokiko Agenda 21 egin zen eta ordutik aurrera hainbat proiektu garatu dira. Mugikortasun-ereduaren ikuspegi adostua lortzeko asmotan, Udalak 2017ko amaieran, Mugikortasun Jasangarrirako Mahaia sortu zuen. Mahaia, bizilagunen, eragile sozialen eta ekonomikoen, teknikari taldeen eta arduradun politikoen inplikazioa duen aholku-batzordea” esan du Silanes zinegotziak.

Etorkizun hurbilean, ertainean eta epe luzera Hondarribia mugikortasunetik ikusita nolakoa izango den jakiteko ezinbesteko tresna izango da Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana.

Parte hartu dutenei eskertza

“Benetan eskertu egin nahi dut plan hau egiteko egin diran Mugikortasun Mahaiko hainbat saiotan parte hartu duten guztiei, alderdi politiko, elkarte desberdin, teknikari, enpresa… denen artean giro egokian lan egin dela esango nuke. Hortaz gain, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraioko Sailburuordetzarekin bilkurak mantendu ditugu” gehitu du Silanesek.

Mugikortasun Plana Ekintza Planean eta Diagnostikoan zehazten da. Horietan jasotzen da prozesu parte-hartzailearen eta 2018ko urriaren eta 2019ko ekainaren artean egindako lan teknikoaren emaitza.

“Helburu nagusia ikuspegi estrategikoa garatzea da. Planean eta itunean aurreikusten den bezala, lehentasuna oinezkoari emango zaio, gero txirrindei, gero garraio publikoari eta laugarrenik nor beraren ibilgailuari. Oso tresna garrantzitsu baten aurrean gaude eta denon partehartzea oso positiboa da” gehitu du Silanesek.

Bihar arratsaldeko osoko bilkuran jorratuko da gaia, eta onartzen bada, ostiralean www.hondarribia.eus gunean zintzilikatuko da.