Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Hil kanpaiak filma grabatuko dute Hondarribian

Yon Gonzalez, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy izango dira aktoreak, azken hori ‘Handiak’ filmeko protagonista.

2019·09·27


Ostiraletik larunbaterako goizaldean, Hil Kanpaiak filmaren eszenatoki bilakatuko dira Hondarribiko Alde Zaharreko kaleak. Yon Gonzalez, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy izango dira aktoreak, azken hori ‘Handiak’ filmeko protagonista. 

Hainbat pasarte filmatuko dira kale Nagusiaren eta Etxenagusia margolaria kalearen artean. Arratsaldeko bostetan hasiko da filmaketa eta goizaldeko lauretan bukatzea aurreikusia dago. Denbora horretan trafikoa moztuta egongo da kale nagusian. 

Apezpiku plazan aparkalekua gordeko da ekoiztetxeak behar dituen ibilgailuentzat. Grabatu behar duten pasartean euria egin behar du eta euri artifiziala sortuko dute. Horregatik, auzokoei eskatzen diete pertsianak/kontraleihoak ixteko, etxean ura sar ez dadin. 

Imanol Rayoren filma

Imanol Rayoren bigarren film luzea izango da Hil Kanpaiak eta 33 campanadas (Miren Gorrotxategi, 2015) nobela egokitu du oraingo honetan.

Alba Produkzioak etxeak ekoitzitako thriller-a da, eta Goyaren irabazle Eneko Sagardoy, Itziar Ituño (La casa de papel) eta Yon Gonzalez izango dira protagonistak. Josean Bengoetxeak, Itsaso Aranak, Asier Hernandezek eta Iñigo Aranburuk osatzen dute aktore taldea. Filma euskaraz grabatuko da.

Baserri batean lurperatutako burezur bat agertzean hasiko da familia drama hau. Fermin, familiako aitalehena eta burezurra aurkitu duena, ermita batean hilik agertuko da handik gutxira.