Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Herriko ostalaritza establezimenduetako arduradunei oharra bidali die Udalak

Astelehenean terrazak irekitzeko baimena eman zen 'Normaltasun berri baterako trantsiziorako plana' delakoaren 1. fasera pasatzearekin batera. Udalak oharra bidali die ostalaritza-establezimenduetako arduradunei.

2020·05·13


Maiatzaren 11 astelehena eta 12 asteartean, terrazetan ostalaritzako jarduerak berriz irekitzeko aukerak baliatuz, zenbait portaera eta jarrera ikusi ziren terraza horien okupazioari, arretari eta garapenari dagokienez. Horiek nabarmen urratzen zituzten Lehendakaritzaren 8/2020 Dekretuak eta Osasun Ministerioaren SND/399/2020 Aginduak ezarritako nahitaez bete beharreko xedapenak.

Hori dela eta, Udalak atentzioa deitu behar die jarduera horien arduradunei, eta gogorarazi behar die ezarritako neurriak ez dietela nahierako eta ausazko planteamenduei erantzuten, eta are gutxiago beren jarduera profesionala mugatzen duten planteamenduei; aitzitik, COVID-19 kutsatzeko aukera muturrekoaren aurrean osasun-prebentziorako premiei dagozkie.

Horren ondorioz, ostalaritzako jardueren arduradunei dei egiten zaie beren terrazetan pertsonen arteko gutxieneko distantziari buruzko arauak errespeta ditzaten, eta errespetarazi diezaieten langileei eta bezeroei. Arau horiek honako hauek dira: mahaiak elkarrengandik urruntzea; hamar pertsona baino gehiago elkartzea ezinezkoa izatea, talde bakoitzak okupatutako mahai kopuruarekin bat etorriz; eta garbitasun betebeharrak.

Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gaurtik bertatik, guztiok, dagokigun osasun-egoeraren larritasuna kontuan har dezagula. Horrekin batera, astelehenean eta asteartean egiaztatutako gehiegikeriak saihesteko beharrezko jardunak burutu daitezela, eta, ondorioz, ez dedila izan beharrezkoa jokabide arduragabe horiek errepikatzeak ekarriko lituzkeen arau-hausteengatiko salaketak izapidetzea.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web