Gaurkotasuna
Atzealdea

Herri Kanta jaialdian izena emateko epea gaurtik ostiralerarte

30. urtez jarraian Kultura departamentuak antolatuta Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 19an burutuko da, goizeko 11.30ean Gipuzkoa Plazan.

2019·04·29


30. urtez jarraian Kultura departamentuak antolatuta Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 19an burutuko da, goizeko 11.30ean Gipuzkoa Plazan.

Bertan parte hartu nahi duten abesbatzek BAZen  izena eman beharko dute gaurtik ostiraleko 13:00ak baino lehen, taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bazkarira joango diren partaideen kopurua adieraziz.

Parte hartu ahal izateko, abesbatzek ondoren ze­hazten diren baldintzak bete beharko dituzte:

* Ahots berdinekoak edo mistoak izan litezke eta bertako kideak 16 urtez gorakoak izango dira.

* Abesbatza bakoitza gutxienez zortzi kidez osatuko da.

* Talde bakoitzeko kideen % 80 gutxienez, hondarri­biarrak izango dira, Hondarribian jaioak edo bertan bizi direnak.

Talde bakoitzak, jaialdian zehar bi kanta abestuko ditu eta zuzendarien artean ostiralean maiatzaren 3an  13:30ean Udaletxean egingo den bileran aukeratuko den beste abesti bat ere.