Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea

Atzealdea

Heriotza bikoitza

calendarioNOIZ Maiatzaren 27a • 19:30
Euskarak 365 egun
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK 6 € Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Gertaera baino 2h lehenago

Fitxa artistikoa

Heriotzari eta bizitzari, bizitzari eta heriotzari edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa da Heriotza bikoitza (Doble malta).

Fikzioak eta errealitateak leku bera partekatzen duten lerro finean dihardute aktore bik, lehenengo pertsonan hitz eginda, mintzaira poetikoa erabilita, absurdoa tarteka eta performatiboa berez. Gorputzak, soinu-giroak eta eta irudiak elkarren gainean jartzen dira, eszena bizitzaren eta heriotzaren puskekin betez.

Zer gertatzen da bizitzaren bidea amaitzen denean?

  • Konpainia: ZE ONDA Antzerki Taldea
  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon Ander Alonso
  • Dramaturgia: Mikel Zumeta
  • Eszenografia: Álvaro Ledesma
  • Sorkuntza eta koreografia: Talde-lana
  • Aktoreak: Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy
  • Argiztapena: Arantza Flores
  • Musika: Paula Olaz
  • Jantziak: Ane Urtizberea
  • Ikus-entzunezkoak zuzenean: Zazpi T'erdi
  • Laguntzaileak: Bilbaoeszena, Meta! Kultur Proiektuak, Azpeitiko Kultur Kooperatiba, Errenteriako Niessen Kulturgunea, Harrobia Eskena

Jon Ander Alonso (zuzendaria)

Donostia (1982).

Donostiako AET-n (Arte eszenikoen tailerra) eta Ginebrako École de théâtre Serge Martin-en egin ditu bere ikasketak. Urteak dira bere ibilbide profesionala Euskal Herria, Frantzia eta Suiza artean kokatzen dela. Suizan burutu du bere azken antzezlana AMORES DE CANTINA (Théâtre Spirale) deituriko pieza. Zine munduan EH-ko azken ekoizpen handietan parte hartu du: AUNDIYA (Aitor Arregui, Jon Garaño) edota ERREMENTARI (Paul Urkijo) filmetan, esaterako. Sorkuntza kolektiboa eta teatro fisikoa dira bere lan egiteko era gustukoenak.

Mikel Zumeta (dramaturgia)

Hondarribia (1980).

Soziologian lizentziatua Leioan (EHU/UPV). Entsegu eta diskurtso teorikoen zale eta idazle bezala eskarmentu luzea dauka. Batez ere poesía lantzen du, baina prosa eta ipuin laburrak ere idatzi izan ditu. Zinema eta dokumental kritika eta laburmetrai eta telesailetarako gidoiak ere landu ditu. Argazkigintzan ibilbide luzea dauka, erakusketa pare bat egin ditu, bakarka eta taldean. Bideo sormen arloan interesatua eta esperientzia desberdinak izan ditu, laburmetrai eta bideo sormen esperimentalak sortuz. Performance desberdinetan parte hartu izan du, beti ikus-entzunezko edukiak uztartuz. Musikazale amorratua da, eta musikari xumea, musika talde pare batetan parte hartu izan du.

Miren Gaztañaga (aktorea)

Irun (1979)

Aktore eta sortzailea. Arte ederretan lizentziatua, 1.999. urtean hasi zuen aktore ibilbidea. Hainbat konpainiekin egin du lan, horien artean, Antzerkiola Imaginarioa (“8 Olivetti poetikoak”, “Mundopolski: erreboltaren ziaboga”, “Yuri Sam. Otoitza”, etab.), Tanttaka ( “Komunikazioa- Inkomunikazioa”, “Uda gau bateko ametsa”), Hika (“Ilargiaren bi aldeak”), Arte drama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabú (“Errautsak”), Moaré danza (“Gau Bakar bat”) eta Trashumantes (“Crónica de la noche abierta”), besteak beste.

Telebistan ere ikusi ahal izan dugu, adibidez, “Martina” programan eta “Aitaren Etxea” telesailean. Zineman, “Igelak” eta “El Guardián Invisible” dira, orain arte, bere lan esanguratsuenak. Sorkuntza pertsonalaren esparruan ere hainbat lan sortu ditu; aipagarrienak “Diálogo” (Gabriel Ocina aktorearekin batera), “Euli-Giro” (bera parte den Kamikaz Kolektiboarekin sortutakoa) eta liburu hontan aipatuko dugun “Stereo” performancea, bere lan kuttunetako bat.

Eneko Sagardoy (aktorea)

Durango (1994).

Herri antzerkian egin zituen lehen urratsak bere jaioterrian. Santanderreko Espacio Espiral laborategian egin zituen antzerki fisikoko ikasketak eta ikastaro ugaritan parte hartzen jarraitzen du, sorkuntza kolektiboa eta lengoaia berritzaileak hizpide. Goenkale (ETB1) izan zen bere lehen lana, telebistan.

Zinemako lan ezagunenak Sanctuaire (Olivier MassetDepasse, 2014) eta The Night Watchman (M.A. Jimenez) dira; 2017an hiru film estreinatuko ditu: Aundiya (Aitor Arregi, Jon Garaño), Errementari (Paul Urkijo) eta La higuera de los bastardos (Ana Murugarren). Antzerkian hiru obra ditu kartelean: Treblinkara azken trena (Mireia Gabilondo, 2016), Zergatik, Jamil? (Patxo Telleria, Jokin Oregi) eta Amodioaren ziega (Ander Lipus, 2014).

 

 

Dokumentua deskargatu