Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hemen dugu bertako produktuaren astea

Apirilaren 19an Hondarribiko Bertako produktuaren astea hasiko da.

2021·04·19

Gozatu ahalko ditugu gure sukaldariek bertako produktuekin egindako errezetak eta Eli Gallego dietista-nutrizionistaren eskutik egindako tailerrak. Adin guztietarako dira!

Astea ondo hasteko, astelehenean, Amona Margaritako, Martin Beramendi izango dugu lagun. Plumcake integrala prestatzeko aukera izango dugu; Gosaltzeko, meriendatzeko edo beste edozein aukeratarako errezeta

Asteartean, hilaren 20an, Tatapas Gastrotekako Adur Arrieta sukaldariaren eskutik errezeta berriak ikasiko ditugu. Bi errezeta desberdin irakatsiko dizkigu. Alde batetik, porrusalda gainean prestatutako bakailaoa eta barazkien eta erremolatxaren gainean tenperatura baxuan sukaldatutako baserriko arrautza. Zalantzarik gabe, errezeta osasungarriak eta oso goxoak.

Asteazken goizean, hilaren 21ean, azokara hurbiltzen diren lehen 20ek sorpresa jasoko dute, baldin eta 19:00etan Youtubeko gure kanalean Arroka Berri jatetxeko Gorka Cepedarekin egingo dugun zuzenekoa ikustera animatzen diren. 20 horiek Azokako poltsa bat jasoko dute sukaldariaren bi errezetak prestatzeko beharrezko osagaiekin, baita amantal bat eta Azokako tupper bat ere. Streaminga doakoa izango da, beraz, gurekin kozinatzera eta Gorkaren errezeta goxoez gozatzera animatzea espero dugu.

Laugarren egunean, Arraunlari Berri jatetxeko Jon Cousorena izango da bideoa eta, jakina, garaiko produktuekin egingo du lan, hain zuzen, Hondarribiko berdelarekin.

Bertako produktuaren astea

Ostiralean etxean pizza bat prestatzen ikasiko dugu Gaizka Tijero Pizzeria Peccatorekin. Hain zuzen, azokako barazkiak erabiliko ditu.  Prestatzera animatzen al zarete?

Arratsaldean Eli Gallego diestista-nutrizionista zuzenean arituko da gure Youtubeko kanalean 17:30etatik aurrera errezeta dibertigarriak prestatzen. Gure youtubeko kanelan izango da. Etxeko txikiak animatzea espero dugu!

Hori nahikoa ez, eta larunbatean bideo berri bat izango duzue eskura. Oraingoan, Gran Sol tabernako Mikel Muñozena izango da; eta nola ez, pintxo pare bat egingo ditu: tosta zaporetsu bat eta berenjena pintxo bat. Ziur gaude, etxean egiten badituzue, asko gustatuko zaizuela.

Astea amaitzeko, Gastroteka Danontzateko Gorka Irisarri sukaldaria izango dugu. Bi tosta bikain prestatzen erakutsiko digu!

Bertako produktuaren astea

Gainera, gure instagram zozketan parte hartu ahal izango duzue!

Horretarako, etxean egindako sukaldarien errezeta baten argazkia igo, @hondarribiko_udala etiketa jarri eta gure kontuari jarraitu besterik ez duzue egin beharko.

Parte-hartzaileen artean 7 saski zozketatuko ditugu. …

Aurten, Bertako produktuen astea luzatu egin dugu

Maiatzaren 8an, 11:00etan, Eli Gallegorekin zuzenean gozatzeko aukera izango dugu; ogitarteko osasungarriak prestatuko ditugu.