Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Haur eta gazteentzako 'Uda Jolas' eta 'Uda Abentura' mantentzen ditu Udalak uztailerako

Hondarribiko Udalak aurtengo denboraldi berezi honetan haur eta gazteei zuzendutako ‘Uda Jolas’ eta ‘Uda Abentura’ ekimenak antolatuko ditu. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak.

2020·06·10


Hondarribiko Udalak aurtengo denboraldi berezi honetan haur eta gazteei zuzendutako ‘Uda Jolas’ eta ‘Uda Abentura’ ekimenak antolatuko ditu. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Ez dira urtero egiten ditugun bezalakoak izango, nahitaezkoak diren zenbait aldaketa burutu beharko ditugu eta. Lehen hilabete osoa irauten zuen Uda Jolas 15 eguneko bi txandetan egingo dugu eta aurretiko izena eman zuten 240 haurrei parte hartzeko aukera emango diegu. Uda Abenturan aldiz, lehen goiz eta arratsaldeko jarduerak egiten bagenituen, orain soilik goizetan izango da”.

“Oso kontutan hartu ditugu alde batetik Eusko Jaurlaritzak markatutako erizpideak, bestetik pandemiak izan duen eboluzio positiboa, baita segurtasun neurri guztiak aintzat hartuta gure haur eta gazteen sozializatzeko beharra ere. Era berean, guraso askok ere galdetu digute ia ze asmotan gauden eta erantzun positiboa emateko aukeran gaude” dio Sagarzazu Alkateak.

“Orain burubelarri gabiltza haserako proiektutik orain egin beharreko egokitzapenera lanean, argi daukagu eta taldeek txikiagoak izan behar dutela eta begirale gehiago, edo behintzat haurren adinaren arabera. Datorren astean emango dugu informazio zehatzagoa emango dugu”.

Gogoratu Uda Jolas 5 eta 11 urte artekoei zuzentzen zaien iniziatiba da, eta Uda Abentura aldiz, 12 eta 14 urteko gazteei zuzenduta.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web