Gaurkotasuna

Atzealdea

Harresien ikerketa egitetik Senegal eta Euskal Herriko sukaldaritzara

Atzo ondarea eta harresiak izan ziren Ondareen Hondarribia Foroko protagonistak. Gaur eta bihar Senegal eta Euskal Herriko sukaldaritza izango dira

2017·05·05


V. Ondareen Hondarribia Foroak bere lehen eguna egin du. Harresiekin eta bere biziraupenarekin loturiko jardunaldia atzo burutu zen Carlos V Paradorean, goiz eta arratsaldeko hitzaldiekin. Jarraian bisita gidatua burutu zen eta amaitzeko afaria KLINK Elkartean.

Goizeko 9:15ean hasi ziren hitzaldiak. Hondarribiaren  historian eta bizimoduan harresiek izan duten eraginaren inguruko hausnarketa egitera bideratutakoak, harresien izaeraren eta esanahiaren inguruko ikuspuntu osoagoa eskaini zuten hainbat adituk, eta hauen inguruan Creacity programaren eskaintzan jardun ziren, Hondarribia, Iruña eta Baionako ordezkariak, besteak beste.

Arratsaldeko 19:30ean topetaraino bete zen bisita gidatuaren ordua iritsi zen, eta jarraian KLINK Elkartean afari batekin amaitu zen jardunaldia.

Gaur Senegal-eko gastronomia izango da protagonista, Santiago kalean dagoen Uralde-Berri jatetxean egingo den afariarekin 21:30ean.

Bihar aldiz, Suzanne Badiane eta Mapate Ndiaye sukaldari senegaldarrekin, elikagai senegaldarrak salduko dira kalean, eta bazkari herrikoia egingo da San Pedro kalean showcooking batekin. Jasotako diru guztia ‘Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeari’ emango zaio. Goizeko 11:00etatik hasiko da ekimena.

Amaitzeko, larunbatean 21:30ean Arraunlari Berri jatetxean Dakar-Hondarribia fusio-afariaz gozatu ahal izango da, errezeta senegaldar eta euskaldun tradizionalak uztartuz.