Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HAPOren kasazio-errekurtsoa ez onartzea dela eta

Auzitegi Gorenak ez du Hondarribiko Udalak jarritako kasazio-errekurtsoa onartu, 2017 urtean onartutako Hondarribiko HAPO baliogabetzen duen 1348/2017 errekurtsoa onartzen duen epaiaren aurka.

2021·02·17

Auzitegi Gorenak ez du Hondarribiko Udalak jarritako kasazio-errekurtsoa onartu,  2017 urtean onartutako Hondarribiko HAPO baliogabetzen duen 1348/2017 errekurtsoa onartzen duen epaiaren aurka.

Betidanik hartu da kontuan bazitekeela errekurtsoa ez onartzea, hori dela eta errekurtsoa jartzea erabaki zen unetik bertatik HAPO berria izapidetzeari ekin zitzaion. Hala onartu zuen Udalbatzak 2020ko uztailean, eta geroztik lan horri ekiten ari zaio.

Une honetan berriz nabarmentzen dugu HAPO gai formalengatik baliogabetu dela, zehazki, bi txosten sektorial falta zirelako. Izan ere, duela egun batzuk Plan Orokorraren izapidetze berrian eskatu den telekomunikazioen txostena jaso da, eta ez du Plan Orokorraren aurka ezer esaten. Auzitegiek, berriz, arrazoia eman diote Udalari eztabaidatu diren hirigintza gaietan.

Hori dela eta, izapidetzen ari den HAPOn abiapuntua dira aurretik garatutako oinarria eta lana; bertan, 2017ko ekainetik onartuak diren eta HAPOri aplikagarriak zaizkion araudi berrietako aldaketak aplikatuko dira. Era berean, aberastu egingo da Plana Udalak azken urteetan egindako azterketekin, adibidez mugikortasunaren, berdintasunaren eta abarren ingurukoekin.

Jakitun gara une honetan ziurgabetasuna sor daitekeela beraien proiektuei HAPOn oinarrituta ekin zieten pertsonengan, eta adierazi nahi dugu lanean ari garela ahalik eta epe laburrenean haien zalantzei erantzuna eman ahal izateko.