Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HAPOren Aurrerapena Plenoa onartu eta hurrengo egunetik erakusketa zabalik da ARMA PLAZAn

Osteguneko Osoko Bilkurak onartu egin zuen HAPOren Aurrerapena jendaurrean jartzeko proposamena eta horrekin batera Ohiko Ingurumen Ebaluazio Estrategikorako Hasierako Dokumentu Estrategikoa onartzea eta udalerri mugakideetara bidaltzea ere, besteak beste

2021·09·05

Osteguneko Osoko Bilkurak onartu egin zuen HAPOren Aurrerapena jendaurrean jartzeko proposamena eta horrekin batera Ohiko Ingurumen Ebaluazio Estrategikorako Hasierako Dokumentu Estrategikoa onartzea eta udalerri mugakideetara bidaltzea ere, besteak beste. Ia hiru ordu t’erdi iraun zuen bilkurak, nahiz eta ordu bete inguru etenda egon zen Eguneko Aztergaian ez zegoen gai baten inguruan hitzegiteko.

EAJ-k aldeko botoa eman zuen, eta ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUk abstentzioa erabaki zuten, Hurrengo egunean, ostiralean bertan zabaldu zen ARMA PLAZAko eraikineko bigarren solairuan HAPOren inguruko erakusketa. Orain, bi hilabeteko epea ireki da proposamenak jasotzeko.

Txomin Sagarzazu Alkateak (EAJ) esan zuenez, “argi utzi nahi dut Aurrerapenean esaten direnak ez direla behin-betikoak, oraindik beste fase batean gaude, axola handiko pauso bat eman dugu, eta lankidetza zein elkarrizketarako gune batean gaude, bai Udaleko beste alderdiekiko baita hiritarrekiko ere”.

ABOTSANITZek esan zuen “ia ez dugu astirik izan ongi aztertzeko. Gure helburua hondarribiarren interesak beste interesen gainetik bermatzea da eta hala egingo dugu”.

PSE-EEk “hiri atsegin baten alde” egin behar dela esan zuen. “Ekonomia dibertsifikatu egin behar da eta ez bakarrik zerbitzuetan zentratu, eta alokairuko etxebizitza publikoen sustapena guretzat klabea da”.

EH BILDUk “HAPO batek belaunaldi oso batengan du eragina eta denon arteko akordioak oso garrantzitsuak dira. Arrantza bermatzearen aldeko ekintzak faltan botatzen ditugu eta masa-turismoa ez da bide bakarra” esan zuen.

Erakusketa ARMA PLAZAn

Ostiralean bertan ireki zen ARMA PLAZAn HAPOren Aurrerapenaren erakusketa. Bi hilabetez egongo da zabalik, ARMA PLAZAren ordutegi berean. Irailak 16 arte astelehenetik igandera irekiko da 9:30etik 19:30era, eta hortik aurrera, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00tara.