Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HAPOren aurrerapena jendaurrean jartzeko proposamenaz Ezohiko Plenoa bihar

Bihar arratsaldez plenoa egongo da Hondarribiko Udalean. 7 puntu izango ditu, eta garrantzitsuenen inguruan azalpenak emateko agerraldia egin du gaur Txomin Sagarzazu Alkateak.

2021·09·01

Bihar arratsaldez plenoa egongo da Hondarribiko Udalean. 7 puntu izango ditu, eta garrantzitsuenen inguruan azalpenak emateko agerraldia egin du gaur Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Ezohiko Bilkura izango da biharkoa, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurrerapena onartzea jorratuko duena. Aztergaien zerrendan 7 puntu daude, denak HAPOrekin lotuak, baina bi bloketan banatu daitezke” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Alde batetik, HAPOren Aurrerapena jendaurrean jartzeko proposamena onartzea eta horrekin batera Ohiko Ingurumen Ebaluazio Estrategikorako Hasierako Dokumentu Estrategikoa onartzea eta udalerri mugakideetara bidaltzea bozkatuko dira”.

“Bigarren bloke batean, lizentzia batzuk urtebeterako etetea jorratuko da. Hain zuzen ere, Mendelu-Eskapatxulo eremuan zenbait baimen mota, Alde Zaharrean eraikinen beheko solairuetan etxebizitzak jartzeko erabilera-lizentziak etetea eta etxebizitza turistiko berriak emateko lizentziak etetea hau ere urte betez” gehitu du Sagarzazu Alkateak.

Etengabe lanean

“Gogoratu nahi dut HAPO berriaren tramitazioa iazko uztailaren 23an hasi genuela. Ordutik aurrera, etengabe lanean ari gara Udalean oso konplexua den tramitazio batean pausuak ematen. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiet zentzu honetan Hirigintza departamentuko langileei egiten ari diren lanaregatik.

Biharkoan HAPOren aurrerapena jendaurrean jartzeko proposamena onartzen bada, ahal den azkarren erakusketa zabaltzea nahi dugu, gero bi hilabeteko epea irekiko delarik proposamenak jasotzeko. Argi utzi nahi dut Aurrerapenean esaten direnak ez direla behin-betikoak, oraindik beste fase batean gaude, axola handiko pauso bat emango dugu, eta lankidetza zein elkarrizketarako gune batean gaude, bai Udaleko beste alderdiekiko baita hiritarrekiko ere. Epe hau igarota, orduan izango da irizpide eta helburuak finkatzeko ordua”.

Sagarzazu Alkateak Udalbatzaren zergatia argitu du. “Dokumentua egin denean ekarri dugu, udalerri batzordeko bi bilera egin eta gero. Eta baita Planeamendu Aholku Batzordean aurkeztu eta gero. Hondarribiarentzat premiazkoa dela uste dugu, eta hiritarrei argi utzi nahi diegu Udala etengabe lanean ari dela”.

“Aurrerapenaren edukiari dagokionez, oso dokumentazio mardula jorratzen da bertan, gero erakusketan ikusiko den moduan. Gehienez Hondarribian 2400 etxebizitza eraiki ahal izango direla, jarduera ekonomikoetan Zubieta-Urdanibiaz gain gehienez 10 hektarea izan ditzazkela gure herriak, beste zenbait promozioren inguruan… Bihar bertan gaiari buruz hitzegingo da Plenoan, eta jarraian erakusketa zabalduko da eta orduan izango da aukera hitzegin eta proposamenak jasotzeko” zehaztu du Alkateak.