Gaurkotasuna

Atzealdea

Hamalaugarren urtez Hondar Kirolak gazteei zuzenduta uztailak 27 arte

Aurtengo udan ere, eta badira hamalau urte jarraian, Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du.

2018·07·11


Aurtengo udan ere, eta badira hamalau urte jarraian, Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du.

Maria Serrano Gazteria zinegotziak azaldu duenez, “helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren uztailak 27 bitarte”.

Hondar Kirolak proiektuaren asmoetako bat hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzea da, batez ere futbol eta boleibol partiduak antolatuz. Era berean, hala eskatzen duten gazteei kirol materiala ere mailegatuko zaie.

Hondartza Hockeya izan dugu, Errealeko Emakumeen taldearen eskutik. Hirugarren urtez Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak erakustaldia eskainiko du uztailaren 11n. Egun berean, Euskal Herriko 70 gaztetik gorako etorrera izango dugu Limitis Forum Kirol Eguna ospatzeko.

18tik 20ra zortzigarren ‘Hondarribia Cup’ antolatuko da, gazte animatzaileen eskutik antolatu eta kudeatuta, eta parte hartu nahi duten gazteei zuzenduta. Hondartza boleibol txapelketa bi antolatuko dira, uztailaren 12 eta 13an eta 26 eta 26an.

“Animazio guztiak arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango dira Hondar Kirolak hondartzan dituen instalazioetan. Aurreko urteetan bezalaxe, Hondar Kirolak programarako etxola bat izango dugu, informazio puntu eta elkargunea izango delarik” gehitu du Serranok.

Informazio gehiagorako 943114000 zenbakira deitu.