Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gurutze Gorriak eta Udalak bainu egokitua eskainiko dute aurten Hondarribiko hondartzan

Gurutze Gorriak eta Udalak Hondarribiko hondartzan egokitutako komun bat antolatu dute udako hilabete hauetarako. Hala jakinarazi du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

2020·06·18


Gurutze Gorriak eta Udalak Hondarribiko hondartzan egokitutako komun bat antolatu dute udako hilabete hauetarako. Hala jakinarazi du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

“Eskerrak eman nahi dizkiot Gurutze Gorriari uda honetarako bainu egokitu edo lagunduaren zerbitzua antolatzeko hasieratik izan duen jarreragatik. Gauza jakina da aurten Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak jakinarazi duela “Oztoporik gabeko bainua” bertan behera utzi duela COVID-19 krisiaren ondorioz; beraz, aurten Gurutze Gorriari esker, Hondarribiko Udalarentzat oso garrantzitsua den zerbitzua eskaintzeko moduan izango gara” esan du Larrartek.

Julen Sánchezek, Hondarribiko hondartzako Gurutze Gorriaren Zerbitzuko arduradunak, honako hau nabarmendu du: “guretzat plazerra da behar duten pertsonei bainatzea bezain oinarrizkoa den zerbait egiteko laguntzea. Ekainetik irailera bitartean egingo dugu, eskura ditugun bi aulki anfibioei esker.

Egoerak erabat baldintzatuta

“Bainu egokituaren zerbitzua COVID-19 delakoak erabat baldintzatuko du” jarraitu du Larrartek. “Erabiltzaileak hitzordua jarri beharko du 672 609 614 telefono-zenbakian, eta Gurutze Gorriak behar duen informazio guztia emango dio; izan ere, aldez aurretik COVID-19 deritzonak pertsona horretan eta bere inguruan izan duen eraginari buruz galdetuko zaie. Behar diren neurri guztiak hartuko dira”.

“Erabiltzaileak maskara erabili beharko du uneoro, monitoreak bezala” gehitu du Sanchezek. “Erabilera bakoitzaren ondoren, anfibio aulkiak desinfektatu egingo dira, eta ezinbestekoa izango da lau ordu pasatzea aulkia hurrengo aldiz erabili arte; beraz, bi zerbitzu eman ahal izango dira goizean eta beste bi arratsaldean. Gainera, uda honetan, COVID-19 dela-eta, erabiltzailea ezin izango da aulkitik altxatu uretan dagoenean, eta 10-15 minutuko bainuak izango dira”.

Gotzone Larrarte zinegotziak nabarmendu duenez, “badakigu guztiontzat arraroa den udan gaudela. Horregatik, Hondarribiko hondartzan egokitutako bainua ez da beste urte batzuetakoa bezalakoa izango, baina nabarmendu nahi dut esparru guztietan egon diren era guztietako ezeztapenen barruan, aurtengo udan bainu egokituaren zerbitzua eskain dezakegula, Gurutze Gorriari esker”.