Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
GAURKOTASUNA
Atzealdea

Guraso bilera eta 1. DBHkoentzako Jardunaldi Irekia gaztelekuan

Ikasturte hasierako ekimen berezi hauek irailaren 26 eta 27an burutuko dira

2019·09·25


Gurasoentzako Bilera

Irailaren 26an 19:00etan gaztelekuan interesa duten gurasoei harrera egingo diete bertako hezitzaileek.

Bilera honen helburua, gazteria departamentuko nerabeentzako zerbitzua guraso zein tutoreei ezagutara eman eta hurbiltzea da. Hezitzaileek bertan burutzen diren ekintzen izaera hezitzailea azpimarratu nahi diote gurasoei, euren seme-alabentzako topagune den tokia erakutsi eta euren buruak aurkeztu nerabe horiekin lan egiten duten profesional gisa. Gurasoekin harremanak sendotzea ere, oso garrantzitsutzat baloratzen dute hezitzaileek.

Helduetatik gazteenetara

Irailaren 27an 1.DBHkoentzako jai berezia antolatu dute gaztelekuan, 17:00tik aurrera.

Urtero, ikasturte hasieran, gonbidapen berezia egiten diete gaztelekuan DBH hasten duten ikasleei. Zerbitzua hamabi urtetik aurrerako gaztetxoentzako denez, jai berezi bat antolatu dute tokia euren erara ezagutu eta zerbitzuko hezitzaileekin zuzeneko hartu-emana izan dezaten. 1.DBHko guztiak zaudete gonbidaturik!