Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
GAURKOTASUNA
Atzealdea

Gipuzkoan Gazte Tour 2019 Hondarribian

Maiatzaren 19an musikaz betetako jardunaldia Bely Basarte eta Desiraren kontzertuekin eta Luciaren Fama A Bailar dantza masterclassarekin

2019·05·13


Igandean, maiatzaren 19an Gipuzkoa Gazteren bigarren edizioa ospatuko da Hondarribian. Joan den azaroan ospatutako jaian bezala, goizez dantza saio irekia egongo da eta Musika kontzertuek arratsaldea hartuko dute.

Lucia, Belly Basarte eta Desira

Goizeko 11:30tan Jostaldi Pilotalekuan doako dantza masterclass bat burutuko da telebista saioko Lucia dantzariarekin. Dantza saioan parte hartzeko pilotalekura hurbiltzea besterik ez da beharko.

Arratsaldeko 18:00tik aurrera Itsas Etxea Auditoriumean zuzeneko musikaren txanda izango da. Bely Basarte eta Desira taldearen emanaldiak izango dira taula gaiean.

Kontzertuetarako sarrera 5€tan eskuratzerik izango da audituriumeko lehiatilean egunean bertan eta Arma Plazako bulegoan aurretiko salmentan.