Gaurkotasuna

Atzealdea

Guadalupeko gotorlekuko hesia aldatzeko lanak aurrera doaz

Ingurua garbitu eta itxitura osoa aldatuko du Udalak.

2018·05·21


Hondarribiko Udala Guadalupeko gotorlekuaren ingurua txukuntzen ari da. Beharginek orain gutxi hasi dituzte sasiak eta itxitura zaharra kendu eta hesi berria jartzeko lanak. Gotorlekua inguratzen duen itxitura 1.260 metro luze da, eta 44.540,48€-koa da hura berritzeko aurrekontua. Lehen fasea amaituta, egurrezko bi eskailera ere berritzea dago aurreikusita.