Gaurkotasuna

Atzealdea

Biasteri, Cortes, Iurreta, Baigorri eta Legazpiko taldeak Kemen Dantza Taldearekin asteburuan

Bihartik igandera, Hondarribia Dantzan-en ekitaldi nagusienak burutuko dira.

2016·05·25


Hamargarren urtez KEMEN Dantza Taldea eta Hondarribiko Udalaren eskutik, Euskal Herritik etorritako hainbat dantza talde gure artean egongo dira egunotan. 

Bihar ostirala Apezpiku plazan Kemeneko musikarien kontzertua egongo da 19:00etatik aurrera. 

Larunbata 28an egun osoko egitaraua prestatu da. Goizeko 10.30ean Hondarribiko kaleetan zehar kalejiran Biasteriko dantza taldea, Paloteado de Cortes, Iurretako Mikel Deuna dantza taldea, Baigorriko Arrola dantza taldea eta Legazpiko dantza taldea Hondarribian zehar ibiliko dira geldialdi desberdinak eginez, beraien dantzak eskainiz. 12:30ean Santa Maria Madalenako plazan dantza saioa egingo dute. Arratsaldez, 17:30ean kalejira egingo dute herrian zehar eta 20:30ean erromeria Santa Maria Magdalenan. 

Igandea 29an Adaxkak (KEMENeko haurren dantza taldea) 12:30ean Arma Plazan dantza agerketa burutuko du. Gogoratu ere, Kultur Etxean aipatutako herri hauetako arropa erakusketa irekita dagoela.