Gaurkotasuna

Atzealdea

Gotzone Larrartek eramango du hiriko bandera asteartean

Ekitaldia asteartean 10:30ean hasiko da.

2017·08·10


Abuztuaren 15ean Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko Zaindaria omentzeko jaia ospatzen da.

Hori dela eta, Meza Nagusia ospatzerakoan, Hiriko Bandera prestutasun osoz Udaletxetik Eliza Nagusira eramaten da, eta bertako presbiterioan egoten da irailaren 8a bitarte. Bandera lekuz aldatzeaz Gotzone Larrarte udal zinegotzia arduratuko da.

Ekitaldia asteartean 10:30ean hasiko da.