Gaurkotasuna

Atzealdea

Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Elkarteentzako laguntzak deitu ditu Udalak

Eskariak egiteko epea urriaren 27an amaituko da, eta 123.393 euro emango dira denera.

2017·10·03


Urtero bezala, Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak deitu ditu, 108.393 eurorekin; hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten elkarteentzat 15.000 euro banatuko dira. Denetara, 123.393€ dira.

“Bi atal desberdin daude. Alde batetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat diren laguntzak, eta bestetik gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten Elkarteentzat direnak” argitu du Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. “Joan den igandean, Butroi pasealekuan elkarte eta erakunde hauen lan bikaina nolakoa den ikusi ahal izan genuen ‘Hondarribia Elkarlanean’ ekimenaren barnean’.

Berrotaran zinegotziak esan duenez, “beste urte batez Hondarribiko Udalak esfortzu handia egiten du gobernuz kanpoko eta gizarte arloan zerikusia daukaten elkarteei dirulaguntzak deituz. Ez dugu inoiz ahaztu behar gu baino okerrago jende asko dagoela eta beste alde batetik ezeren truke besteentzako helburu miresgarri batean lan egiten dutenen alde egin behar dugu”.

Informazio gehiago: www.hondarribia.eus

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 27an amaituko da, eta BAZen egin beharko da.