Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Gobernu Taldeak udalbatzari familia ugarientzat eta bigarren erabilerako etxebizitzentzat hobariak aurkeztuko dizkio

Gobernu Taldeak urriaren 30ean Osoko Bilkurara ordenantza fiskal arautzailea aldatzeko proposamen bikoitza eramango du. Horrela azaldu dute prentsaaurrekoan Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun Zinegotziak.

2019·10·28


Gobernu Taldeak urriaren 30ean Osoko Bilkurara ordenantza fiskal arautzailea aldatzeko proposamen bikoitza eramango du. Horrela azaldu dute prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun Zinegotziak.

“Lehenengo proposamena familia ugarien aldeko zergari buruzko hobariei buruzkoa da, eta bigarrena etxebizitza erabilerako ondasun higiezinen gaineko errekargua aplikatzeari buruzko salbuespenari buruzkoa. Aldaketa hauekin lortu nahi dugun helburua da familia ugarientzako eta bigarren etxebizitzen jabeentzako hobariak handitu, eta ahalik eta familia gehienengana heltzea, beti legezko baldintzak betetzen badituzte” esan du Sagarzazu Alkateak. “Ogasun departamentuan bi egoerei buruzko azterketa sakona egin da, eta Gobernu Taldea osatzen dugunok Udalbatzak onartzeko hobekuntzak proposatzen ditugu”.

“Etxebizitza hutsetan OHZren gaineko errekargua aplikatzetik salbuetsita egoteko gaian, proposatzen dugu hobariak hamabi kasutan aplikatzea, adibidez etxebizitzak alokatzea helburu duen erakunde publikoren baten esku dauden etxebizitzak badira, Jarduera Ekonomikoaren Zergaren matrikulan alta emanda dauden lojamendu eta ostatu hartze jardueretara lotutako etxebizitzak badira, lanbide edo merkataritza jardueretarako diren etxebizitzak badira edo Zerga sortu de dataren aurreko urtean titularra hil bada”.

“Familia ugarientzako hobarien gaian, familia ugarien ohiko bizilekua diren etxebizitzek hobaria izango dute Zergaren kuotan Familia Errenta Estandarizatuan duten mailaren arabera Espainiako Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin alderatuta".

“Urriaren 30eko bilkuran aldaketak onartzen direnean, informazio osoa www.hondarribia.eus webgunean argitaratuko dugu.

2020ko aurrekontu proposamena banatuta

“Pasa den ostegunean, urriaren 24ko batzordean datorren urterako aurrekontu proposamena oposizioko alderdiei banatu genien” esan du Altunak. “Lan honetan parte hartu duten teknikariak zoriondu nahi ditut. Azaroaren 14an batzordea egitea eta hilaren 28an 2020ko aurrekontuak bozkatea da helburua”.

“Udalaren egoera ekonomikoa osasuntsua da, ez diogu inori ezer zor eta legeak ahalbidetzen digun neurrian egokiak iruditen zaizkigun neurriak hartzen ditugu. Gogoratu nahi dut adibidez, legez orain ezin dugula iazko aurrekontu kopuruaren %2’9ko baino igoera handiagorik onartu, nahiz eta altxortegian dirua eduki eta inbertsioetarako planak aurreikusi” amaitu du Altunak.