Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gizarte Zerbitzuetatik 106.893'67 euro bideratu dira gizarte laguntzetarako larrialdi egoera hasi zenetik

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak lanean jarraitzen du etenik gabe, behar duten hondarribiar guztiei laguntzeko. COVID-19 krisialdia hasi zenetik, departamentuak 89 Gizarte Larrialdiko Laguntza eta familientzako beste 5 laguntza tramitatu ditu.

2020·06·03


Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak lanean jarraitzen du etenik gabe, behar duten hondarribiar guztiei laguntzeko. COVID-19 krisialdia hasi zenetik, departamentuak 89 Gizarte Larrialdiko Laguntza eta familientzako beste 5 laguntza tramitatu ditu. 94 eskari horiek 215 pertsonengana heldu dira.

Alarma Egoera eta krisia hasi zirenetik, Udalak Gizarte Zerbitzuen bidez denetara 106.893’67 euro bideratu ditu, horietatik 98.772’90 euro Gizarte Larrialdietarako laguntzetara, beste 5.019’75 euro Familientzako Laguntzetarako eta 3.100’92 euro energia gastuetarako.

Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu duenez, “gizarte-larrialdietarako laguntzetatik, 75 dira elikadura gastuei aurre egiteko, beste 46 alokairuko gastuetarako, 40 krisia sortu denetik jasandako zorpetzerako, 6 hipoteka gastuetarako eta beste 16 kontzeptu desberdinetarako. Gizarte Zerbitzuen Saila indartu dugu, eta uste dut denon artean herritarrei erantzun ona ematen ari garela. Eskerrak eman nahi dizkiet Gizarte Zerbitzuetako langileei egiten ari diren esfortzuagatik”.

“Martxoaren 23tik aurrera, Udalak 13 ordainketa egin ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan, 7 famili-laguntzetan eta 5 gehiago energia gastuetan, beti ostiraletan. Oso ondo dakigu laguntza behar duten hondarribiarrak daudela eta Udaletik guztiokin lankidetzan aritzeko gaude.

Saileko laguntza eskaerak handitu egin dira. Adibidez, 2019an hilean 11 GLL eskaera tramitatu ziren batez beste, eta aurten martxoaren erdialdetik aurrera 89 egin dira. Argi utzi nahi dut jartzen ditudala eta jarraituko dugula behar diren bitartekoak jartzen hondarribiar guztiei laguntzak emateko” gehitu du Larrartek.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web