Gaurkotasuna
Atzealdea

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta deklarazio instituzionala

Hondarribiko Udala osatzen dugun alderdi politiko guztiok (EAJ-PNV, ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE, eta PP) gogora ekarri nahi dugu Alfonso Estevas-Guilmain Muñoz, jaiotzez Madrilgoa, 1978 urteko abuztuaren 28an Hondarribian bere etxe aurrean, hil zutela. Eta uste osoan gaude ez zuela inoiz gertatu behar.

2018·12·10

Herri honetan izandako giza eskubide guztien urraketen azterketa kritikoa egiteaz gain, memoria kolektiboa osatzeko herritar guztion arteko elkarlana ezinbestekoa dela uste dugu. Biktimekiko egia egia, aitortza, erreparazioa zor dugu eta berriz horrelakorik gerta ez dadin, baldintzak eraiki behar direla uste dugu. Gure Udalak  bizi izandako injustizia honen aurrean ahobatezko elkartasuna eta gizatasuna adieraziz, bide hau jorratzeko konpromisoa hartzen du. Izan ere, iragana ezin da etorkizuneko bizikidetzarako oztopo izan.

Hau esanda, Hondarribiko Udalak gogora ekarri nahi du hilketa hau eta Alfonso Estevas-Guilmain Muñozen familiari bere elkartasuna adierazi nahi dio.

Hondarribian,  2018ko  Abenduaren 10ean